Ziza ezkatabeltz
Ziza ezkatabeltza (Tricholoma atrosquamosum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Ziza ezkatabeltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma atrosquamosum Sacc., 1887 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Piperbeltz usaina izan arren, nahiko ona da jateko.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lau-ganbila, titi zabal batekin eta ertz biribilkatuekin. Hondoa krema kolorekoa, ezkatatxo ilunekin, arrexka samarrekin eta ertz iletsu eta haritsuarekin.
Orriak: Eskotatuak, estu, zurixka-grisaxka kolorekoak eta ertza batzuetan beltzaxka edo puntutxo beltzekin.
Hanka: Zilindrikoa, pixka bat loditua oinarrian, fibrilosoa, hondo zurixka-krema kolorekoa du, kapelaren antzekoa.
Haragia: Dentsoa, zuria, azalaren azpian grisaxka kolorekoa bihurtzen da. Usain mina du eta zapore fungiko gozoa.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, naiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Atrosquamosum epitetoa berriz latinetik dator, iluna esan nahi duen "ater" hitzetik eta ezkatatsua esan nahi duen "scamosus" hitzetik. Bere dekorazioagatik.
Jangarritasuna
Jateko oso ona, baina oro har oso urria.[3]
Nahasketa arriskua
Tricholoma squarrulosum delakoarekin, hau ezkata beltzaxkekin oso apaindua egoten da, azala gris-arre kolorekoa du eta irinaren usaina du. Tricholoma triste espeziearekin, honek ezkata erabat beltzak ditu. Tricholoma tigrinum pozoitsuekin, honek kapelan ezkata gutxi izaten ditu, baina handiagoak. Tricholoma terreum jangarriarekin, honek neurri txikiagoa du, gris iluna da eta ez du usainik.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguaren hasieran, pagoen basoetan bizi da batez ere, baina koniferoen azpian ere bai.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 300 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 196 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 265 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 296 or. ISBN 84-87997-86-4..