Ziza erroluze
Ziza erroluzea (Tephrocybe rancida edo Lyophyllum rancidum) Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zapore zaharmindua du eta ez da komeni kontsumitzea.
Ziza erroluzea | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Lyophyllaceae |
Generoa | Tephrocybe |
Espeziea | Tephrocybe rancida Donk, 1962 |
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, zabalduta eta titi batekin, irregular samarra, gris-errauts kolorekoa edo gris zurbila. Azal lehorra eta satinatua du.
Orriak: Libreak, estu, gris-hauskara kolorekoa.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea, zilindrikoa, pixka bat eszentrikoa, 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 3 eta 7 mm bitarteko lodierakoa; gris-errauts kolorekoa, kapela bezala; ildaskatua, zetaduna, sustrai luze antzeko batekin. Oinarria, tormentu zuri batekin estalia.
Haragia: Mehea, gris kolorekoa, irin zaharraren usain handikoa.[2]
Etimologia: Rancida epitetoa latinetik dator, ustel, zaharmindu, esan nahi duen "rancidus" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
Ez da jatekoa, zapore zaharmindua duelako.[3]
Nahasketa arriskua
Tephrocybe confusa delakoarekin, antzekoa da, baina honek ez du Tephrocybe rancida espezieak duen sustrairik.[4]
Sasoia eta lekua
Udazken berantiarrean edo neguaren hasieran, erretxinadunen eta hostozabalen basoetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Mongolia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 215 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 287 or. ISBN 84-282-00541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 288 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 168 or. ISBN 84-282-0865-4..