Ziza arre
Ziza arrea (Tricholoma terreum) Tricholomataceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko jangarri hau koniferoen basoetan hazten da Europa osoan barrena.
Ziza arre | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araban bildutako ziza arreak. Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Tricholoma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Tricholoma terreum P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 4–7 cm zabal izan ohi da eta kolore grisezko belus itxurako ehundura dauka. Ganbila da eta titi itxurako muturtxoa dauka; oro har itxura konikoa dauka. Hanka 3–8 cm luze da eta 1.5 cm zabal, eta ez dauka eraztunik. Ez dauka bolbarik ere.
Haragia: Kolore zurixka dauka, erraz hausten dena, eta usain atsegin leuna dauka. Hostoen arteko espazioa handia da eta hosto irregularrak ditu, askeak.
Nahasteak
Pozoitsua eta handiagoa den Tricholoma pardinum espeziearekin nahas daiteke; baita jangarria den Tricholoma orirubens espeziearekin ere.
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Errusia, Txina, Erdialdeko Asia, Ekialde Hurbila, Himalaiako eremua, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.
Galeria
- Ziza arreak.
- Ziza arrea azpitik.
- Ziza arreak goitik.
Erreferentzia
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q27266
- Multimedia: Tricholoma terreum / Q27266