Ziza Massika
Ziza Massika, Sakina Ziza benetako izena zuena[1] (Merouana, Batna, Aljeria, 1934ko urtarrilaren 28a - Colla, Aljeria, 1959ko abuztuaren 29a), aljeriar erizaina eta militante nazionalista izan zen, Aljeriako gerran nabarmendu zena.
Ziza Massika | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Merouana (en) , 1934ko urtarrilaren 28a |
Herrialdea | Aljeria Frantsesa |
Heriotza | Collo (en) , 1959ko abuztuaren 29a (25 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Montpellierreko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta erizaina |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | sarjentu |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Biografia
Sakina Zizak bere jaioterrian, Batnan, egin zituen lehen mailako ikasketak. Horren ondoren, bigarren mailakoak egiten hasi zen Sétif-en, bertako Collège de jeunes filles-en (gaur eguneko Malika Gaïd lizeoa),[2] eta Batnan amaitu zituen 1953an[3], batxilergoa lortuta[4]. Horren ondoren, Frantziara joan zen 1955 arte, eta han goi-mailako ikasketak egin zituen Montpellierreko Unibertsitatean, bere neba Ayache Zizarekin batera.[3] Aljeriara itzuli zenean, irakasle aritu zen Merouanako ama-eskolan.
1956an, ikasle nazionalisten greba baino lehentxeago, Setif-en bat egin zuen ALN Armée de libération nationale erakundearekin (FLNren adar armatua), bere kide Mériem Bouatoura eta Leïla Bouchaoui-rekin batera.[5] ALNn erizain gisan jardun zuen, kaporal graduarekin hasieran eta gero sarjentu graduarekin. Collo eskualdera bidali zuten,[3] eta han Ammar Baazizen agindupean egon zen II. valierriaren 3. eskualdean. Azzouz Hamrouchi eta Abdelkader Bouchritekin, garai hartako lehen eta bigarren eskualdeetako osasun-arduradunekin, hurrenez hurren, lan egin zuen soinez soin, Lamine Kheneren agindupean, 1956tik 1958ra, eta Mohamed Toumi doktorearen agindupean, 1958tik 1962ra.[6]
Bonbardaketa batean hil zuten gerrillaren kontrako T-6 hegazkin batetik jaurtitako suziri batez[7], Colloren inguruan, bere ardurapean zuen ospitaletik gertu.[7]
Aljeriak independentzia lortu zuenean, Massikaren gorputza Belezmara eraman zuten Ali Ziza aitarenaren ondora.[7]
Esker onak
Haren omenez, Ziza Massika izena jarri zieten Merouanako lehen mailako eskola bati[8] eta ospitale bati[9]. Era berean, Aïn Naâdja ospitale militarreko mediku eta teknikari paramediko talde batek,[10] Aïn Djasser-eko daïrako finka autogestionatu batek eta Aïn Djasser hiriko urbanizazio batek ere bere izena daukate.[11]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Ziza Massika» artikulutik itzulia izan da, 2023-03-29 data duen 202746685 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-03-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- (Frantsesez) Amrouni, Hassina. (2020-05-31). «Chahida Massika Ziza-La rebelle des Aurès/memoriadz» Memoria Dz (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Frantsesez) Djeffal, Saliha. (2008-04-17). Guerre de Libération Nationale: lycéens et lycéennes de Sétif au rendez‐vous de l'histoire. Association des anciens élèves des lycées Malika Gaid et Mohamed Kerouani de Sétif, journée de conférence du 17 avril 2008. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- (Frantsesez) Radar, Rubrique. (2010-09-20). «Une cérémonie de recueillement y a été organisée : « Mérouana se souvient de Ziza Massika »» Liberté. Quotidien national d'information (5491) ISSN 1111-4290. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05)..
- (Frantsesez) Fagnoni, René. (2013-06-26). «ZIZA Massika, l’Aurèsienne» Le Journal de René Fagnoni (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- (Frantsesez) Amrouni, Hassina. (2020-05-31). «Chahida Massika Ziza-La rebelle des Aurès/memoriadz» Memoria Dz (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- (Frantsesez) Boughamrassa, Bachir. (2007-07-20). «Algérie: La Chahida Sakina Ziza dite «Massika»» El Moudjahid ISSN 1111-0287. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05)..
- (Frantsesez) Hamrouchi, Mohammed Seghir. (2010). «Témoignage: à la tournée des popotes, Massika ne put opposer que le martyre» Le Quotidien d'Oran (4762) ISSN 1111-2166. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05)..
- (Ingelesez) «Ecole Ziza Massika» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- (Ingelesez) «Hopital Ziza Massika» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- (Frantsesez) Labrèche, Wahiba. (2007-06-13). «L'hôpital de Aïn Naâdja victime de son succès. L'établissement militaire est considéré comme le meilleur du pays» Liberté (4484) ISSN 1111-4290. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05)..
- Chaaban, L.. (2010). «Merouana : « Les parents d'élèves de l'école du village Fellah refusent de transférer leurs enfants dans une nouvelle école »» Annasr..
Bibliografia
- (Arabieraz) Ibrahim Ras Al Aïn - Du banc de l’école en Tunisie à l’épique de la révolution algérienne[Bibl. 1] (من مقعد الدراسة بتونس إلى ملحمة الثورة بالجزائر)
- Gilbert Meynier, Mohammed Harbi - Le FLN : Documents et histoire, 1954-1962 - 604. or., le Grand livre du mois, 2004, 898 or.. ISBN 2702895166
- René Fagnoni, Chronique des Aurès : recueil de poésies visuelles et autres senteurs, 31. or., Art Kange éditions 2005, 127 or. ISBN 9961961307
- Ali Kafi, Mémoires du président Ali Kafi : du militant politique au dirigeant militaire 1946-1962, 132. or., Casabah 1999, 416 or ISBN 9961643844
- (Arabieraz) Ali Kafi, Moudhakirat Er-raïs Ali Kafi min al-mounadil as-siyassi ila al-qaïd al-askari 1946-1962, 158-159. or., Dar El Casabah 1999, 448 or.
- (Arabieraz) Khelfa, A.. (2011). «Cinquante-septième anniversaire de l'éclatement de la Révolution de Novembre» Annasr..