Ziurtasun

Ziurtasuna zalantzarik gabea denaren nolakotasuna da, zerbaiten ezagutza argia eta nabaria denean[1]; enuntziatu baten, egia edo faltsutasun mailaren, silogismo batean proposiziozko tautologiaren edo, oro har, gai bati buruzko ezagutzaren bermetzat hartzen den segurtasun faktuala (egiaztapena) da.

Iritzia ordea zerbaiten gaineko ustea izatea da, zerbait "iruditzea", zerbait edo norbaitez halako iritzia izatea[1].

Filosofiaren historian ikuspuntu eta ekarpen ezberdinak egin dira auzi honen inguruan, orri honetan zehar garatzen direnak.

Sarrera

Ziurtasun maila altu batek, zalantzarik gabe onartzen diren egitate batzuei buruzko kontzientzia dakar, egitate horiei buruz dakiena egiazkoa eta baliozkoa den konfiantza handiarekin. Ebidentzian oinarrituta, ezagutza komunikagarria eta beste edozein adimen arrazionalek ezagutzeko modukoa da. Ziurtasun-maila txikia ezagutza ezjakintasunetik hurbilago egongo litzatekeen egoera da; horrelako egoera batean, ezin da zerbait segurtasunez baieztatu.

Ezagutza mailaren bi mutur horien artean, perfektua ez den ezagutza bat kokatzen dugu, eta ez du behar besteko konfiantzarik ematen haren baliozkotasunean; beraz, bi egoera gerta daitezke:

  • Zalantza. Ezagutzaren eskasia eta haren baliozkotasunarekiko konfiantza baieztatzerik ez dagoenean gertatzen da. Zalantzan, ezagutza-maila akastuna dago, eta, ondorioz, baliotasunarekiko mesfidantza. Zalantza ezagutza-iturria da ezjakintasunari dagokion zatia aitortzen denean, eta ikasketaren eta kritikaren bidez ezagutzaren aurrerabiderako motibazio bihurtzen denean [2].
  • Iritzia. Ezagutzaren mailak bere baliozkotasunean konfiantza nahikoa sortzen duenean, egiazkoa dela esan ahal izateko, baina ez modu perfektuan. Iritzia ematen duenak baietz dio, baina ez ezagutza agertzen deneko proposizioaren egian konfiantza osoz. Baieztatzen dena egiazkotzat hartuz, ordea, onartzen da errakuntza eta kontrako iritziaren egia posiblea.

Iritzia, baieztapen ahul gisa, ebidentzia osorik ez dagoenez, hertsiki ezagutzazkoak ez diren faktoreek hartzen dute parte, hala nola "nahi izatearen" edo "desioaren" eraginak, borondatea deitu ohi duguna, eta faktore kultural eta ideologikoak.

Ziurtasuna eta ezagutza bereiztea garrantzitsua da. Nahasmena sortzea ekiditen du, zientziaren berezko esparru eta ezagutza-eremu berean, baieztapen ideologikoak edo sinesmen-baieztapenak benetako ezagutza-ziurtasun gisa ezarri nahi direnean. Ezagutzan oinarritzen ez den egia batekiko ziurtasuna (tradizioan, erlijioan, ideologietan eta abarretan oinarritutako sinesmenak) ezagutzatik independentea den eta kontzeptu desberdin batean ulertuta dagoen beste eremu bati dagokio: fedea, konfiantza, gizarte-aitortzan segurtasuna, etab.

Egiatzat hartutako sinesmen horietatik, formalki, argumentu gisa, ondorio batzuk ondorioztatzen dira, egia ezagutzaile zalantzaezintzat hartzen direnak. Kasu batzuetan azalpen horiek "basatiak" izan daitezke. [3][4]

Sinesmenek, ziurtasun ez-kognitibo gisa, gizarte-kohesiorako oinarri direnez, balio garrantzitsua dute giza bizitzan; haien gizarte-erabilgarritasuna "kulturazioaren" bidez ikasten den "tradizio" baten emaitza da, eta ez dira eztabaidagarriak, ez daude kontrol kritikoaren metodoaren mende. Baina, hauek ezin dira zientziaren egiak hartzen diren plano berean eta egiaren eduki berarekin kontsideratu, horiek ondo definitutako eta Komunitate zientifikoak adostutako irizpideen mende baitaude.

Ezagutza eta horrek egiarekin duen harremana ulertzeko bi modu

Ziurtasunak eta iritziak planteatzen duten problematika oso konplexua da. Horregatik, hainbat interpretazio eta balorazio edo zentzu daude ezagutzaren eta gizarte-bizitzaren esparruan historian zehar. Horretarako “ebidentzia” ezberdinak aurkezten dituzte.

Ezagutza ulertzeko muturreko bi modu:

Errealismoa

  • Objektua subjektuarekiko eta esperientzia sentigarriarekiko independentea da.
  • Adimenak ebidentziaz antzeman  eta uler dezake objektua, bere egia ontologikoak bermatuz.
  • Adimenak, ulermenaren bidez, erabat ezagutzen du objektua; ulermen hori ideia, kontzeptu edo esentzia edo hizkuntzan adierazten diren forma determinatu gisa ulertzen denean [5] [6].
  • Ebidentzia posible da, eta, beraz, ziurtasunez baieztatzea posible da, hizkuntzaren bitartez.

Eszeptizismoa

  • Ez dago ezagutza intuitiborik, objektuak hizkuntzaren bidez izendatzeko aukera ematen digun esperientziarena baino.
  • No existen los conceptos como realidad, ni las esencias ni las formas fuera de su derivación secundaria como conceptos-palabras o palabras-conceptos a partir de la experiencia sensible. /// Ez dago adigairik errealitate gisa, ez esentziarik ez formarik bigarren mailako deribaziotik kanpo, sentipenezko esperientziatik abiatutako adigai, hitz edo hitz-kontzeptu gisa.
  • Hitzek konbentzionalki eta kulturalki izendatzen dute. Giza ezagutzak, beraz, funtsea eduki eta zentzu soziala ditu.
  • Esperientziaren intuizio sentigarria besterik ez dago. Ebidentzia "hemen eta orain"-aren erreferentea besterik ez da, ez dago gauzen ezagutza iraunkorrik.
  • Ez da egia objektiborik exisititzen; existituko balitz, ezin dugu ezagutu, eta ezagutuko bagenu, ezingo genuke adierazi.[7]

Objektibismoarentzat iritzia ezagutza burutugabe baten emaitza da, beraz akats bat, gabezia bat, zientziara iristeko ahaleginaren bidez gainditzen da, non Egiaren ezagutza “maiuskulaz” agertzen den, munduaren deskribapenean beharrezko lege orokorren bidez erakusten da. Horrela, ezagutza arrunt baten iritzi-egoera gainditzen da, ezagutza zientifikoak, zientziak, ziurtasuna ahalbidetzen duen balioa ematen baitu.

Eszeptizismoarentzat, aldiz, iritzi-egoera gizakiaren egoera propioa da,  zeina ez den egiaren ezagutza objektiboa lortzeko gai. Egia, “minuskulaz”, esperientziaren baldintza subjektiboen eta kulturaren eta boterearen baldintza sozialen mende dagoen behin-behineko zerbait da.

Lehenengoek zientziaren egian sinesten dute, lortu ondoren, egia objektibo eta beharrezko eta, beraz, aldaezin gisa. Arrazionalismo, logizismo eta idealismo objektibo edo absolutuen oinarria da.

Bigarrenek, aldiz, giza ezagutzaren egoera propioa iritzia dela pentsatzen dute. Zientzia esperientziaren orokortze bat besterik ez da, eta ez du zentzurik egia aldaezin batek. Sofisten oinarria da, eszeptikoak Antzinaroan, nominalistena Erdi Aroan eta enpiristen aro modernoan.

Muturreko bi ikuskera horien artean pentsamenduaren historian zehar eboluzionatzen duten forma eta aldaera ugari daude.

Ezagutzaren eta baieztapenaren arazoa ziurtasun edo iritzi gisa

Filosofia tradizionala

Platon (K.a. 427- 347)

Filosofo klasikoek, Platonek[8] eta Aristotelesek, eta, batez ere, Erdi Aro arteko hauen eragin historikoak, neolatonismoaren eta kristautasunaren bitartez, ezagutza adimenaren ekintzaren emaitza gisa ulertzen dute,  erreala dena intuitzeko gai dena.

Ezagutza, emaitza gisa, objektu ezagunaren errealitate-mailaren araberakoa da.

Erreala dena, zinez zerbait dena, ez da aldatzen zera existitzen den bitartean, badena da eta ezin dio izateari utzi, nahiz eta bere akzidente-itxurak aldatu. Hala ere, aldatzen dena zena izateari uzten dio, eta, beraz, bere ezagutza behin-behinekoa da, eta momentuaren eta inguruabarren araberakoa.

Horregatik bereizi zituzten adimenari dagokion ezagutza intelektuala eta esperientziari dagokion sentimenen ezagutza. Lehenak kontzeptuen edo ideien bidez ezagutzen du; bigarrenak, sentsazioen bidez.

Sentipenezko esperientziaren ezagutza-objektua aldatu egiten da; subjektiboa da, esperimentatzen duen subjektuaren araberakoa; espazioaren eta denboraren kondizioetara baldintzatuta dago; indibiduala da, objektu ezagun konkretuarentzat bakarrik balio du; eta une jakin batean baino ez da egiazkoa, baina hurrengoan baliteke egiazkoa ez izatea. Emaitza probabalea den eta ziurra ez den ezagutza bat da, eta, horregatik, sinesmena edo iritzia baino ezin ditu oinarritu.

Aitzitik, adimenaren ezagutza ez dago subjektuaren menpe, objektiboa[9] da, kontzeptuak esentziala adierazten du, iraunkorra eta aldaezina da, unibertsala eta beharrezkoa. Horregatik, zientzia osatzen du.

Zientziaren ezaugarri nagusia ezagutza unibertsala izatea da, eta naturaren legeen arabera beharrezkoa dena, bai Platonen ideien (zein platonismoaren) ikuspuntutik, formen garapenaren ikuspuntutik Aristotelesen eskurik; edo Tomas Akinokoaren Jainkoaren ideiaren sintesiaz,

Kontzeptu unibertsalak eta haren hizkuntza-adierazpenak ezagutza behar bezala islatzen dute. Beraz, proposizioa, edo, hobeto esanda, errealari buruzko judizioa, egiazkoa da, ezagutza objektiboa ezagutzen den objektuaren araberakoa den zentzu berean. Egia [10] objektuan oinarritzen da, objektua bere izatearen premiaz egiazkoa den heinean. Judizio faltsua, beraz, ez da ezagutza. Baina judizio egiazkoa judizio kategoriko bat da. Eta judizio kategorikoetatik ateratzen diren dedukzioek arrazonamendu edo argumentu silogistiko kategoriko bat sortzen dute. Hau da, baldintzatu gabeko egiak adierazten dituzte, errealitateari bere horretan erantzuten diotenak.

Horregatik esango du Tomas Akinokoak egia "adimenaren eta gauzaren egokitasuna" dela, adimenak objektua atzemate hutsarekin ezin baita akatsik egin. Akatsa epaiketaren baieztapenean gertatzen da, subjektuaren errealitateari ez dagokion predikatua eratxikitzen denean. Akatsa epaiketaren baieztapenean gertatzen da, subjektuaren errealitateari ez dagokion predikatua eratxikitzen denean

Ezagutzaren bereizgarria da nahitaez egiazkoa izatea (episteme). Esperientzian edo kultur tradizioetan oinarritutako sinesmenak eta iritziak (gauzen benetako errealitatea ezagutzen ez dutenak) gertagarritasunaren eta itxurazkoaren eremura mugatzen dira. Esperientzian edo kultur tradizioetan oinarritutako sinesmenak eta iritziak (gauzen benetako errealitatea ezagutzen ez dutenak) gertagarritasunaren eta itxurazkoaren eremura mugatzen dira.

Ezagutzaren, egiaren eta beharraren arteko lotura pentsamendu tradizionalean dagoen ezagutza filosofiko edo zientifikoaren pretentsio ororen parte da.

Garai horretan, kultura klasikoa kristautu ondoren, eszeptizismoa edo iritzia gaizki hartua[11] eta borrokatua izan zela uler daiteke (Pirronen omenez pirronismo bezala izendatua).

Hala ere, kristauek nahimenaren eta grazia jainkotiarraren menpeko iritziaren zentzua sartu zuten, fedeak ezagutzara aplikatzean, sinesmena ziurtasunaren ezagutza partaideak sortzeko gai bihurtu zuena, erabat jabetutako egia bezala.

Iritzia, adimenak begiesten ez duen objektu bati buruzko ezagutza delako, eta horregatik iritzia delako. Baina, aldi berean, fedearen objektu delako ziurtasuna, ezagutza probablea baztertzen duena

Iritziaren eta ziurtasunaren arteko nahasmena gatazka sozial, erlijioso eta politiko ugariren iturri da, horrek eragiten duen intolerantziagatik; izan ere, iritziaren kontzeptu klasikoa, ezagutza probablea den aldetik, irekita dago askotariko iritzien tolerantziara.

Aro Modernoa

Behe Erdi Aroan eta Errenazimentuan pentsatzeko modu berriak planteatzen dira.

René Descartes (1596- 1650)

Descartes da XVII. mendean abiapuntu guztiz berria planteatzen duena. Gogoeta filosofikoaren abiapuntuak (pentsatzen  dut, bereaz banaiz) ezagutza, eta, batez ere, ziurtasuna ulertzeko modu berri bat adierazten du. Orain ez da ezagutzan oinarritzen, objektuari buruzko egia den heinean, baizik eta hori egiazkoa delako kontzientzian. Kontua ez da bere egia, baizik eta bere baliozkotasuna.

Hori kontzientzian proposizioa edo judizioa ezagutzan espresatuz gertatzen den ebidentzia-irizpidearen bidez bakarrik da posible. Izan ere, kontzientziaz haraindiko ezagutzaren posibilitatea ez da posible Jainkoaren sortzetiko ideiaren ebidentzian oinarritzen ez bada, ezagutza hori egiazkoa eta objektiboki egiazkoa dela bermatzen duen izaki perfektu gisa.

Arazoa orain arazo epistemologiko bihurtzen da edukiaren baliozkotasun gisa, eta ez objektuagatik beragatik. Edukiaren baliozkotasuna sortzetiko ideia-printzipio batzuen ebidentzian erakusten da, eta horiek dedukzioaren bidez zabaltzea, ondorengo ebidentzia gisa, horietatik abiatuta. Hortik dator ikerketa zientifikoan matematika eta metodoaren garapenean inspiratutako logikak hartzen duen garrantzia.

Kontzientzia bera da egiaren jabetzan objektuaren baliozkotasun epistemologikoa ezartzen duena, hautemandako objektua den heinean. Ezagutzarako egiaren balioa printzipio batzuen ebidentzian oinarritutako ziurtasuna eta horietatik abiatutako dedukzioa da[12].

Logika enpirikoan ikus daiteke nola garatu ahal izan zen planteamendu hori zientzia moderno berriaren garapenean.

Horixe da planteamendu arrazionalista, zeinari enpiristek aurre  egin zioten, sortzetiko ideiak printzipio gisa onartzen ez dituztenez, ezin baitute onartu ezagutza agerikoaren baliozkotasuna harreman logiko-formaletatik kanpo .

Enpiristentzako ezagutza iturri bakarra esperientzia da eta, beraz, ezagutza probablea da, iritzia da. Zientzian ere ezinezkoa da ziurtasuna, orain arte gauzak horrelakoak izateko azturak eta ohiturak sortutako itxaropenak orokortzea baitakar.

Subjektibismoa

Ezagutza ulertzeko modu berri bat da, arrazionalismoa eta enpirismoa pentsamendu kritikoaren bidez bateratzen saiatzen dena. Kant da  saiakera honen aitzindaria.

Kantek, Humen muturreko postura enpiristaren aurrean, zeinak beharrezkoa den zietzia baten aukera ukatzen duen, Newtonen Fisikan adierazten den zalantzarik gabeko zientzia arrakastatsutzat justifikatu nahi du.

Immanuel Kant (1724-1804)

Kantek proposatzen duen soluzioak, erreala, ezaguna den heinean, a priori eta baldintza subjektibo batzuen arabera hauteman eta ulertzen dela suposatzen du, zeinen bidez objektu ezagugarri bihurtzen den. Baldintza horiek, subjektiboak izanik, giza espezie osoari dagozkio, eta, horregatik, ezagutza objektu bati dagokio, zeina gizakiarentzat beharrezkoak diren baldintza orokor horien bidez determinatuta dagoen. Ezberdina litzateke beste izaki batentzat, beste baldintza sentigarri edo kategoria kontzeptual batzuk balitu.

Baldintza objektibo horien bidez, ezagutzak ezagutza zientifikoaren berezko unibertsaltasun eta beharrezkotasunaren nolakotasuna lortzen du, baina giza ezagutzaren mende daude.

Baina ezagutza zientifikoaren izaera baliozkoa eta, beraz, ziurtasunez salbatzen bada ere, zientzia baldintza subjektibo horien barneko ezagutzara mugatzen da, hau da, fenomenikora.

Laster frogatu zituen zientziak berak sentimenari buruzko ezagutzaren baldintza subjektiboak, nahiz eta antzinatik jakina zen pertzepzio sentigarriak ez zirela objektiboak.

Subjektibismoan erreala kontzientzian ematen diren pertzepzioetatik at pentsatzen da, zientziaren berezko baldintza kritikorik gabe (egiaztapen enpirikoa, esperimentazioa). Horregatik, bere edukiak metafisikoak dira eta sinesmen edo fede erlijioso natural edo diskurtso ideologiko bezala bat datoz iritziarekin.

Pentsatzeko modu horrek, ezinbestean, Arrazoiak gidaturiko kontzientziaren idealismo mota ezberdinetara eramaten du.  Hauek arrazoimenaren idealak garatzen dituzte, ez ebidentzia ontologikoan oinarritutako ezagutzaren ordenaren arabera, baizik eta egiaren eraikuntzan edo gauzatzean, praxian, ekintzan, egiten den (erreal bihurtzen den) arrazoiaren Ideal (pentsamendua) gisa.

Arrazoimenak, gizateriaren bidez, egia errealitate gisa sortzen du bere pentsamendu dialektikotik abiatuta. Bestalde, Frantziako Iraultzaren gertaera historikoa praxi sozialaren ideala sortu zuen, mito eta aurreiritzi ideologiko eta erlijioso tradizionaletatik "askapenaren ideala" dei daitekeena eragin zuena, Modernitatea deitu izan dena gorpuztuz.

Zientziak, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran, arrakasta izan zuen diskurtso indartsua erakutsiko du, teknika eta naturaren dominazioaren arteko harremanean.. Pentsamendu ez hertsiki zientifikoak, zuzenean esperimentagarria ez den guztia biltzen duenak, diskurtso edo kontakizun ideologiko batean legitimatutako iritziaren eremua handituko du.

Ideologiak

XIX. mendean zehar, XX. mendearen hasieran, hainbat eskola eta ezagutzaren aukera ulertzeko modu sortu ziren. Diskurtso filosofikoek praxi ideologikoa eta politikoa barne hartzen dituzte, eta, beraz, ez da erraza ezagutzari dagokiona diskurtso ideologikoari dagokionez bereiztea.

Zientifismoa eta zientziaren krisia ezagutza jakin gisa

Ezagutza zientifikoaren aurrerabideari dagokionez, XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Positibismoa nagusitu zen, "Gauzetara itzultzea" bezala ulertua, Natura eta Gizarte Antolamenduaren, teknikarekin zuen aliantzarekin, domeinua lortzen zuela erakutsiz.

Zientifismoaren arabera:

  • Metodo zientifikoak bizitza intelektualaren eta moralaren eremu guztietara hedatu behar dira, salbuespenik gabe.
  • Baliozkoak diren ezagutza bakarrak zientzia positiboen bidez lortzen direnak dira, hau da, kontatu, neurtu edo pisatu daitekeen guztia positibotzat hartuz eta gainerako guztia espekulazio metafisiko gisa baztertuz.
  • Fisika ezagutza zientifikoaren eredu perfektua da, eta horren bidez ezagutzaren gainerako arlo guztiak interpretatzen saiatzen da, hala nola biologia, psikologia, etab.
  • Zientzia, berez, nahikoa da ezagutza ziurra eta Guztia, Unibertsoa, lortzeko gai dena lortzeko.

Pentsamolde horren arabera, metafisikotzat hartzen da "zientziaren" eredu lehenetsiari hertsiki lotzen ez zaion ezagutza oro, eta ezagutza horiei buruzko ziurtasun-nahia, ideologikoak diren aldetik.

Filosofiaren funtzioa zientzia zer den eta zer ez den ezartzea eta hizkuntza zientifikoa formalizatzeko idealera bideratzea da.

Pretentsio hau esplizitu egin zen Vienako Zirkuluko Neopositibistan, nahiz eta Zientziaren Entziklopedia Bateratu baten bere asmoa, azkenean, neopositibismo logikoaren postulatu berberek baliogabetu zuten [13] [14].

Russell, Cantor eta abarren paradoxa logikoen agerpenak eta Gödelen Teoremaren demostrazioak pretentsio horiek baztertzea eta ezagutza zientifikoaren fundamentuaren oinarrizko postulatuak berrikustea eragin zuen.  

Aldi berean, Erlatibitatearen Teoriaren bidez newtoniar espazio-denbora absolutu baten hausturak eta Heisenbergen Fisika kuantikoak eta ziurtasun ezaren printzipioak zalantzan jarri zuten zientziaren ideal hori XX. mendearen lehen herenean.

Orduan, zientzia ulertzeko modu berriak sortzen dira; eta ezagutzak bereizten hasten dira jakintzaren esparruan, jakintza anitz gisa ulertuta.

Kontakizun, diskurtso edo jarrera hartze batek ere ezin du elementu ideologikorik baztertu. Zientzia ere ez da horretatik libratzen filosofo batzuen aburuz ,Feyerabend kasu [15], nahiz eta egia objektiboaren ziurtasunetik hurbilen dagoen ezagutzaren lorpena ordezkatzen duen.

Ordutik aurrera, banakako eta gizarteko sinesmenak legitimatzen dituzten diskurtso edo kontakizunen eraikuntzan eta esanahian sakontzen da; garrantzia hartzen dute hizkuntzak, hizkuntzalaritzak, semiotikak, hermeneutikak...

Azkenik, XX. mendearen azken herenean, hizkera informatikoak goitik behera eraldatzen eta baldintzatzen du diskurtso zientifikoa.

Zientziaren diskurtsoa diskurtso bat gehiago da, bere eskakizun eta metodoagatik ezaugarrituta dagoena, baina, gainerakoek bezala, gizarte egiturengatik eta botere politiko eta ekonomikoengatik legitimatua.

Zientzia eta egia

Zientziak egia objektiboaren, balio epistemologikoaren, zalantzarik gabeko balioa duen ezagutza eskaintzen du (honek ez du esan nahi absolutua denik) eta giza ezagutza ongien oinarritu eta justifikatuaren adierazpena da. Baina, gaur egun, zientzia ere jabetzen da "jakintzaren" maila perfektu eta osoa egiten uzten ez dion berezko ezagutza-esparruaz. Hori izan zen neopositibismoaren saiakera "zientziaren entziklopedia Bateratuaren" saiakerarekin. Baina zientzia gaur egun ere kontziente da garatu ditzakeen ezagutzaren berezko arloek ezin dutela erabateko ezagutza "osoa" bereganatu. Neopositibismoak "Zientziaren entziklopedia bateratua"-z horretarako saiakera egin zuen arren.

El saber en general no se reduce a la ciencia, ni siquiera al conocimiento. El conocimiento sería el conjunto de los enunciados que denotan o describen objetos, con exclusión de todos los demás enunciados, y susceptibles de ser declarados verdaderos o falsos. La ciencia sería un subconjunto de conocimientos. También ella hecha de enunciados denotativos, impondría dos condiciones suplementarias para su aceptabilidad: que los objetos a los que se refieren sean accesibles de modo recurrente y, por tanto, en las condiciones de observación explícitas; que se puede decidir si cada uno de esos enunciados pertenece o no pertenece al lenguaje considerado como pertinente por los expertos. [16]

Kritika orokorra

Gaur egungo zientziak errealitatearen ezagutza objektiboa justifikatzen du; bere ezagutza-eremuaren mugaren barruan, bere teorien ebidentzia behin-behinekotzat jotzen du, beti egongo dira sistema osatu gabe bati lotuta edo baldintzatuta. Batzuetan, zientziaren funtsezko muga egia objektiborik ez dagoelako ideiarekin nahasten da; batzuentzat dena da "iritzi", edozein iritzi beste edozein iritziren baliotasun maila berberarekin kontsideratuz, iritzi horien oinarria den testuingurua alde batera utzita.

Tradiziozko kontakizun edo narrazio ugari ezin dira berdintasunez hartu iritzi funtsatu eta justifikatuarekiko. Horri multikulturalismoa deitu izan zaio.

Edozein iritziren egiaren jabetza-maila zientziaren balio epistemologikoarekin parekatzen denean, tradizioek, gizarte-komunikabide ahaltsuek, propaganda komertzialak edo politikoak eragindako sinesmenak legitimatzen dira.

Batzuetan, iritzi horiek "zientzian oinarritutako iritzi-egoera" gisa aurkezten dira, hauek boteretik datorren diskurtsoaren legitimazioak dira, gizartean onartutako edukien diskurtso performatiboa. Arrisku honek Zientziari ere eragiten dio, botere politiko eta ekonomikoek kontrolatzen eta menderatzen dutelako.

Sistema eta "ikerketa zientifikoko programen" konplexutasunak eta botere ekonomiko eta politikoekiko duten menpekotasunak, egia zientifikoa, kultur forma eta ikuspegi ugaritan ezkutatua geratzea eragiten dute;  ezagutza “adituen kontua” dela irudikatuz .

Gaur egun, ziur dakigu klima-aldaketari buruzko polemika zientifikoan ikerketa zientifiko asko interes ekonomikoek bultzatzen dituztela, eta egia bilatzea baino interesen defentsa egitea dutela helburu. Ikerketa zientifikoaren finantzaketa botere ekonomiko edo politikoaren interesen mende dago. Horren adibide dira esaterako Exxon eta Koch enpresa.[17]

Erreferentziak

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  2. Txantiloi:Gaztelera Metafísica. , 982b, 11-32 or. ISBN 9788424929060..
  3. (Gaztelaniaz) Explicación. 2021-02-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  4. (Gaztelaniaz) Ideología. 2021-03-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  5. «Apofántico * - DICCIONARIO FILOSÓFICO de Centeno» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  6. Aristotelesen "hizkuntza apofantikoan" oinarrituta
  7. Freire, Pascual F. Martínez. (1982). «Opinión y saber: El problema del escepticismo y los criterios de certeza» Revista española de pedagogía 40 (158): 9–14. ISSN 0034-9461. (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  8. La república o el estado. S.L.U Espasa libros ISBN 9788467036589..
  9. De anima III. Oxford university press ISBN 9780198145080..
  10. (Gaztelaniaz) Trascendencia. 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  11. Contra los académicos. ISBN 9788474909258..
  12. Txantiloi:Gaztelera Discurso del método. ISBN 9788420674421..
  13. Kraft, Victor; Guillén, Francisco Gracia. (1986). El círculo de Viena. Taurus ISBN 978-84-306-1045-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  14. Carrera, Joan López y. (1989). Positivismo y neopositivismo. ISBN 978-84-316-2562-7. (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  15. Nickels, Ulises Toledo. (1998). «La Epistemología según Feyerabend» Cinta de Moebio: Revista Electrónica de Epistemología de Ciencias Sociales (4 (December)): 1. ISSN 0717-554X. (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  16. Txantiloi:Gaztelera Lyotard, J.F.. (1984). La condición postmoderna. Ediciones Cátedra, 43-44 or. ISBN 84-376-0466-4..
  17. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Exxon y Koch, demandadas por ocultar impacto en cambio climático - economiahoy.mx» www.economiahoy.mx (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.