Ziteron
Ziteron (grezieraz: Κιθαιρώνας), Grezia erdialdeko mendilerro bat da, hegoaldean Atikarekin, iparraldean Beoziarekin eta Megararekin muga egiten duena, greziar mitologiako elezaharretan oso ezaguna, bertan bizi zirela esaten zen musengatik eta bertan egiten zen Dioniso jainkoaren gurtzagatik. Bere izena, Plateako errege mitologiko bategatik jaso zuen.
Ziteron | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.409 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°11′04″N 23°14′57″E |
Honen parte da | Greziar mitologia |
Mendikatea | Parnitha (en) |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde publiko | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Mendebaldeko Atika |
Ziteronek, 16 kilometroko luzera du. Nagusiki kareharriz osatua dago, eta 1409 metroko garaierara iristen da. Edipo mendian jarria izan zen, Akteon eta Penteo mendi honetan zatituak izan ziren bitartean.
Garai historikoan, mendia, K. a. 479ko Plateako guduko borroka toki bezala erabili zen, eta, gudu honen aurretik, bertan eraso ugari gertatu ziren. Beranduagoko garaietan, gotorlekuak eraiki ziren Platea eta Eritrasen, mendiak, Atenas eta Tebasen arteko lehian zegoen muga naturala eratu zuenean.
Plateako herriak, mendia, bere antzinako erregea bezala pertsonifikatu zuen. "Platearrek ez zuten errege bakar bat ere ezagutu, Asopos eta Ziteron haren aurretik izan ezik, azkenak, bere izena mendiari, antzinako ibaiari, eman ziola esanez.
Ziteron, egungo Elatias da.