Zita Luccakoa

Santa Zita edo Zita Luccakoa (Monsagrati, Luccako Errepublika, 1218Lucca, Luccako Errepublika, 1278ko apirilaren 27a) etxeko langile italiarra izan zen. Erromatar Eliza Katolikoak kanonizatuta, Lucca hiriko zaindaritzat hartzen da.

Zita Luccakoa

Bizitza
JaiotzaMonsagrati (en) Itzuli eta Succisa (en) Itzuli, 1212
HerrialdeaLuccako Errepublika
HeriotzaLucca, 1272ko apirilaren 27a (59/60 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of San Frediano (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraketxeko langilea
Santutegia
Apirilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8864924 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Santa Zitaren hilobia.

Monsagrati herrian jaio zen (egungo Luccako probintzian)[1] familia pobre batean. Hamabi urte zituela Lucca hiriko Fatinelli familiaren etxean zerbitzatzera sartu zen. Laster lortu zuen familiaren estimua etxeko lanetan egindako arduragatik, baita pobreen estimua eskuzabaltasun eta karitateagatik.

Fatinellitarren etxean hil zen 1272ko apirilaren 27an. Zitarekiko estimua hain zen handia non San Frediano basilikan lurperatu zuten, Lucca hirian. Zitaren gorputz usteldugabeak basilikan horretan dago, eta erromerien objektu da.

Luccan izan zuen garrantzia hain zen handia, non hiriari berari Santa Zita deitzen zitzaion batzuetan. Dantek, Jainkotiar komedian, Luccako magistratu zahar bati erreferentzia eginez, «Zita doneko zaharretatik bat» deitu zion[2].

Kanonizazioa

Inozentzio XII.ak kanonizatu zuen 1696an. Etxeko langileen zaindari izendatu zuen Pio XII.ak, eta gaur egun okinen zaindaria ere bada. Santa Zita eguna apirilaren 27an ospatzen da[1].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Jones, Terry. «Zita» Patron Saints Index jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/03/06).
  2. Alighieri, Dante. (1985). Jainko antzerkia. Bilbo: Igarri, 79 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.