Zistitis
Zistitisa maskuriaren hantura larria edo kronikoa da. Zistitisa ohikoagoa da emakumeengan gizonengan baino.
Zistitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | bladder disease (en) , hantura, inflammatory disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | urologia |
Sintoma(k) | hantura |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | methenamine (en) , ofloxazino, carboprost (en) , gatifloxacin (en) , B anfoterizina, norfloxazino, Ziprofloxazino, moxifloxazino, nitrofurantoin (en) , fosfomycin (en) , sulfamethoxazole / trimethoprim (en) , levofloxacin hemihydrate (en) , enoxacin (en) , cefpodoxime (en) , tosufloxacin (en) , marbofloxacin (en) eta orbifloxacin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | N30 eta N30.9 |
GNS-9-MK | 595.9, 595 eta 595.89 |
DiseasesDB | 29445 |
MeSH | D003556 |
Disease Ontology ID | DOID:1679 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sintomak
- Pubis aldeko mina
- Gerrialdeko mina, bizkarraren behealdean, giltzurrunak infektatzen direnean
- Pixa egiteko nahia, maskuria hutsik egonda ere
- Kolore iluneko gernua, eta are odola duena (hematuria)
- Erresumin-sentsazioa pixa egitean
- Pixa egiteko premia bizia
- Pixa maiz egin beharra
- Hotzikarak eta sukarra
- Beti ez dira sintoma guztiak agertzen, eta pertsona guztiengan ez dute intentsitate berdina
Tratamendua
Ur asko edan: ikerketek frogatu dutenez, ur asko edateak, zenbait kasutan, desagerrarazi egiten du zistitisa eragiten duen gernu-infekzioa.
Antiseptikoak eta antibiotikoak: beste askotan, zistitisa ez da sendatzen ur hutsez, eta gernu-antiseptikoak (gernu bidez kanporatzen direnak) eta antibiotikoak behar izaten dira. Duela urte batzuk, 5-7 egunez hartu behar izaten ziren antibiotikoak (gizonezkoetan, 21 egunetara ere luza zitekeen tratamendua), baina, gaur egun, 2 edo 3 egunetara murriztu dute, eta aski izaten da 12 orduz edo 24 orduz behin hartzea sendagaia. Erregimen terapeutiko horrekin, zistitisa eragiten duten gernu-infekzioen % 90-95 sendatzea lortzen da. Hiru egun igaro eta antibiotiko bidezko tratamenduak ez badu eraginik egiten, medikutara joan behar izaten da berriz. Segur aski, gernu-hazkuntza bat egingo diote berriz, infekzioa zer germenek sortu duen identifikatzeko, eta antibiotikorik egokiena emateko.
Koito ondorengo ezabatze-tratamendua: azken urteetan, antibiotiko dosi bakarreko tratamenduak ere sortu dira. Sexu-harremanak eduki ondoren hartzen da (horregatik esaten zaio koito ondorengo ezabatze-tratamendua). Prebentzio-neurria da, eragotzi egiten baitu zistitisa ager dadin.
Ahabietan oinarritutako konprimituak edo ziropak: koito ondorengo ezabatze-tratamendua beste batekin konbinatzen da, Ameriketako ahabi gorriekin (crawnberry) egindako substantzia batekin, zeina modu jarraituan hartu behar baita zenbait hilabetez. Oroitarazi behar da, dena den, basafruitu horiek zuzenean jateak ez duela balio zistitisari aurre hartzeko. Ahabiek daukaten osagai batek, proantozianidinak (PAC), eragotzi egiten du bakterioak haz daitezen, eta horregatik da eraginkorra osagai hori daukaten konprimituak edo ziropak hartzea. PAC horiei esker, gernua azidoago bihurtzen da, eta azidotasun horrek lagundu egiten du bakterioak desagerrarazten, eta infekzioak eta errepikapenezko zistitisak murrizten.
Autotxertoak: ahotik hartzeko txertoak dira errepikapenezko zistitisaren aurkako beste berrikuntza terapeutiko bat. Horretarako, gernu-analisi bat egin behar da (botika batean egin daiteke), zistitisa sortu duen infekzioa zerk eragin duen jakiteko. Behin hori identifikatu ondoren, autotxerto espezifiko bat egiten dute, hari aurre egiteko. Autotxerto horiek errepikapenezko zistitisaren % 80-90 sendatzen dituzte.
Zain-barneko sendagaiak: oso kasu gutxitan, eta muturrekoetan, erabiltzekoa da, gainerako tratamenduek funtzionatu ez dutenean. Halakoetan, amikazina ematea izaten da ohikoena, antibiotiko bakterizida bat.
Ikus, gainera
- Zistitisa artikulua Eroski consumer aldizkarian