Zisjordaniako israeldar harresia

Zirjordaniako israeldar harresia (arabieraz: جدار إسرائيلي في الأراضي الفلسطينية المحتلة; hebreeraz: גדר ההפרדה) Israelgo gobernuak Zisjordania inguratuz eraikitzen ari den harresia da, gaur egun oraindik amaitu gabe dago. Harresi honen %10a Lerro Berdearen ibilbidea jarraitzen du, beste gainontzeko %80a Zisjordaniako lurretan barneratzen delarik, Zisjordanian dauden israeldar kokalekuak bereganatu asmoz zenbait lekutan 20 kilometro barneratuz, tartean Ariel, Gush Etzion, Emmanuel, Karnei Shomron, Guiv'at Ze'ev, Oranit eta Maale Adumim israeldar kolonoen kokapenak daudelarik. Eraikitzetik amaitzean Zisjordaniako lurraldearen %10a inguru Israelgo aldean geldituko da, 2006ko proiektuaren arabera behin amaituta 721 kilometro luze izango zituen.

Zisjordaniako mapa, bertan Israeldar Harresiaren ibilbidea gorriz adierazia ikus daiteke (2006ko uztaileko egoera.

Harresi honen proiektuak israeldar eta palestinarren arteko liskar eta eztabaida larriak sorrarazi ditu, NBEak nahiz mundu osoko giza eskubideen aldeko erakundeek Israelgo gobernua kritikatu dutelarik. 2004ean Nazioarteko Justizia Auzitegia legez kanpokoa zela aldarrikatu eta hura lehen bai lehen eraitsi behar zela aipatu zuen. Halere, 2008ko abuztuan 721 kilometro luzeko proiektuaren %58a jadanik eraikia zegoen, %9a eraikitze lanetan zen, eta gainontzeko %33a proiektuan mantendua baina oraindik eraikitzeke zegoen.

Harresia

Zisjordanian eraikitako harresia oso ezaguna da. Ariel Sharon ministroak jarri zuen martxan proiektu hau, eta eraikitzeko 15 urte baina gehiago behar izan dituzte. Harresiak, 720 kilometroko luzera du, non %80 Palestinako lurrak barneratzen dituen eta beste hainbat lekutan 20 kilometro.

Zisjordanian eraiki den harresia

Gainera, eraikitzen zeuden bitartean, Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak ez zuen onartu eta Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak alde batera uzteko eskatu zion Israeli. Honek, ez zuen gelditu. Geroago, 2014an Frantzisko Aita Santuak bisita egin ondoren, gelditzeko eskatu zion Israeli eta lanak gelditu zituzten. Hala ere, urtebete beranduago Israelek lanarekin jarraitu zuen Vatikanoak Palestina estatutzat onartzean[1].

Historia

Harresi hau eraikitzean, ehunaka familia palestinarrek beraien lurrak galdu zituzten. Ardoa egiteko behar zituzten mahastiak harresiaren beste aldean gelditu zirelarik. Gainera, galera handia izan zen kristauentzat hauek lurrak galdu zituztelako eta ondorioz, diru iturria ere. Urte asko lurrak lantzen eta zaintzen egon ostean, orain ezin dituzte zaindu[2].

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Ayestaran, Mikel. (2023-11-08). «Palestina: 'apartheid'-aren harresia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. Ayestaran, Mikel. (2023-11-08). «Palestina: 'apartheid'-aren harresia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.