Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioen arabera
Zisjordaniako eremuak Osloko Akordioek marraztu eta zehaztu zituzten, Israelek okupatutako lurralde palestinarretan, Zisjordaniako eskualde palestinarra hiru administrazio-sektoretan banatzeko: A eremua, B eremua eta C eremua. Behin-behinekoz, behin betiko akordioa lortu arte, eremu horietako bakoitzak estatus desberdina izango zuen, administratzailearen arabera. 1995etik ezarritako eremuak indarrean daude 21. mendeko lehen laurdenean. Ekialdeko Jerusalem, Zisjordaniaren parte nazioarteko zuzenbidearentzat, ez da banaketa honetan sartzen.
Eremuen ezaugarriak
A eremua Palestinako Aginte Nazionalaren kontrol zibil eta segurtasunekoa aplikatzen den eremua da. Zisjordaniaren % 18 hartzen du. Hiri nagusiak eta beren inguruako hartzen ditu nagusiki.
B eremua Israelek Palestinako Aginte Nazionalaen kontrol zibilaren esku utzi. mko lurraldea da, baina estatu israeldarrak merkataritza eta pertsonen mugimendua kontrolatzen du, eta segurtasun ardura ustez partekatua da, baina Israelek indarraren hegemonia ezartzen du de facto. Zisjordaniaren % 22 inguru hartzen du eremu honek.
A eta B eremuak 165 lurralde-unitatetan banatuta daude, artxipelago bat bailitzan beren mapa. Kopuruei erreparatua, herri eta herrixka palestinar ugari daude B eremuan, eta askoz sakabanatuago eta etenagoa da bere geografia A eremuarena baino.
A eta B eremukoak ez diren eremu guztiek C eremua osatzen dute.[1] Israelek kontrol esklusiboa du hemen, eta Zisjordaniako lurraldearen %61 da gutxi gorabehera. Asentamendu juduak C ereduan daude guztiak.
2012. urtean, C eremuan 300.000 palestinar inguru bizi ziren 532 bizitegi-zonatan.[2] Halaber, 389.250 kolono israeldar ere bizi dira, 135 kokalekutan banatuta (legez kanpokoak, nazioarteko zuzenbidearen arabera) eta 100 "outpost" ingurutan (nazioarteko zuzenbidearen eta israeldarraren araberako legez kanpoko asentamenduak).[3] C eremua mugakidea da lurraldeari dagokionez, eta Israelgo administrazio-sisteman Judea eta Samariaren eremua deitzen da. .[1]
Mapa
C eremua agertzen da mapa honetan, A eta B eremuen artxipelagoa inguratuz:
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Áreas de Cisjordania según los Acuerdos de Oslo» artikulutik itzulia izan da, 2023-04-30 data duen 150862367 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-04-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- What is Area C?. B'Tselem, 9 de octubre de 2013
- UN: 300,000 Palestinians live in Area C of the West Bank. The Jerusalem Post, 6 de marzo de 2014.
- «15,000 More Jews in Judea-Samaria in 2014» Arutz Sheva.