Zisgenero
Zisgenero jaiotzean esleitutako sexua eta genero nortasuna bat datozkion pertsonari deritzo. Beraz, transgenero terminoaren aurkako esanahia du.
Etimologia
Zisgenero hitza neologismo bat da, latinetik datorren cis- aurrizkiaren (alde honetan esanahikoa) eta genero hitzaren elkarketatik sortua. Volkmar Sigusch psikiatra eta sexologo alemaniarrak erabili zuen lehendabizikoz «zissexuell» hitza (zisexual) 1991n.
Euskaraz zis forma laburtua ere erabiltzen da, zis gizonak edo zis emakumeak aipatzen direlarik[1][2].
Erreferentziak
- «Zis ala trans? *» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.