Zirkuituen kommutazio
Zirkuituen kommutazioa konexio mota bat da, eta hau telekomunikazio sare batean inplementatzen da. Sareko nodoek komunikatzeko kanal dedikatu bat (zirkuitua) ezartzen dute sarearen bidez komunikatu ahal izan aurretik bi erabiltzaile konektatzeko (hau da alde handiena paketeen kommutazioarekin alderatuta).[1]
Zirkuituak kanalaren banda-zabalera guztia bermatzen du eta konektatuta mantentzen da komunikazioaren saioak irauten duen bitartean.
Sarea transmititzeko eta kommutatzeko baliabideak gordetzen dira, konexioan zehar ezarritako zirkuituan bakarrik erabiltzeko. Gardena da, hau da, behin ezarrita, badirudi gailuak (edo erabiltzaileak) benetan konektatuta daudela.
Deskribapena
Zirkuituen kommutazio bidezko komunikazioak hiru fase ditu:
- Zirkuitua ezartzea. Ezarpen-fasean, ibilbideko lotura bakoitzean banda-zabalera finko bat gordeko da.
- Datuen transferentzia. Transferentzia-fasean, datuak zirkuitu dedikatuaren bidez transmititzen dira.
- Zirkuitua deskonektatzea. Azkenik, deskonexio-fasean, zirkuitua askatzen da, berrerabiltzeko.
Beste helburu batekin komunikatzeko, jatorriak ezarritako konexioa amaitu behar du lehenik. Nodoek kommutazio-gaitasuna eta eskatutako konexioa kudeatzeko kanal nahikoa izan behar dute. Kommutadoreek erreserba horiek egiteko eta sarean zehar ibilbide bat ezartzeko behar den adimena izan behar dute.
Adibiderik argiena eta hura sortzeko arrazoia honako hau da:
Zirkuituen kommutazioa telefono-sare analogikoetan sortu zen. Deitzailearen eta hartzailearen arteko ibilbidea (zirkuitua) ezartzen edo sortzen zen, dei bat egin baino lehen eta zirkuituak telefono-dei horrek irauten zuen bitartean mantentzen zen.
Ezaugarriak
Zirkuituen kommutazioan, bit-atzerapena konstantea da konexio batean. Zirkuitu bat ezin da kaltetu beste erabiltzaile batzuek erabiltzen badute, seguru mantentzen delako eta beste maneatzailek erabiltzeko moduan ez dagoelako, harik eta konexio berri bat egiten den arte. Benetako komunikaziorik gertatzen ez bada ere, kanala lehiaren erabiltzaileentzat erreserbatuta eta babestuta dago.
Zirkuituen kommutazioa ahots-zirkuituak konektatzeko erabiltzen den arren, komunikatzen diren bi zati edo nodoen artean irauten duen ibilbide dedikatu baten kontzeptua ahotsa ez den beste edukira heda daiteke, hala nola seinaleetara.
Alternatibak
Desabantailen atalean hobeto azalduko den bezala, ahalmen zatia erreserbatu egiten da, konexioa etengabe erabiltzen den ala ez alde batera utzita. Kasu horietarako alternatiba paketeen kommutazioa[2] erabiltzea izango litzateke. Datu komunikazioko sareetan ohikoak diren baldintzetan saio anitzen artean erabilgarri dagoen sarearen banda-zabalera hobeto erabil baitezake.
Paketeen kommutazioak transmitituko diren datuak sarearen bidez modu independentean transmititzen diren paketeetan banatzen ditu. Saio batean aldi berean aritu beharrean, sareko loturak lehia-komunikazioko saio ugariko paketeen bidez partekatzen dira, eta horrek zirkuituen kommutazioak ematen duen zerbitzuaren kalitatea bermatzeak galtzea dakar.
Paketeen kommutazioa konexiora edo konexiorik gabeko komunikaziora bideratutako komunikazioan oinarritu daiteke, hau da, zirkuitu birtualetan edo datagrametan.
Zirkuitu birtualek zirkuituen kommutazioaren antzekoa da, paketeen kommutazioaren teknologia erabiltzen dute, hau da, konexioa paketeak transferitu aurretik ezartzen da eta paketeak ordenan entregatzen dira.
Konexiorik gabeko paketeen kommutazioak transmitituko diren datuak pakete batzuetan banatzen ditu, datagrama izenekoetan, eta horiek sarearen bidez modu independentean transmititzen dira. Datagrama bakoitza bere helmugarekin etiketatuta dago, bai eta lotutako paketeak ordenatzeko sekuentzia-zenbaki batekin ere. Horrek baztertu egiten du paketeari helmugarako bidea aurkitzen laguntzeko ibilbide baten beharra. Datagrama bakoitza modu independentean bidaltzen da, eta bakoitza ibilbide desberdin baten bidez bidera daiteke. Helburuan, jatorrizko mezua berrantolatzen da jatorrizko mezua erreproduzitzeko pakete kopuruaren arabera. Horren ondorioz, datagrama-paketeen kommutazio-sareek ez dute zirkuiturik ezarri behar, eta nodo-pare asko aldi berean kanal beraren bidez komunikatzea ahalbidetzen dute.
Telekomunikazio konexio anitzen multiplexazioa eroale fisiko beraren gainean denbora luzez posible izan da, baina kanal multiplexatu bakoitzan aldi berean dei bati eskainia zegoen edo deien artean ez zegoen aktibo.
Abantailak
- Transferentzia jarraitua ematen duela paketeekin lotutako gainkargarik gabe, komunikazio horretarako erabilgarri dagoen banda-zabalera ahalik eta gehien aprobetxatuz.
- Banda-zabalera definitu egiten da eta konstante mantentzen da komunikazioan zehar.
- Zirkuitua finkoa da aurretik ezartzen delako, beraz, ez da denborarik galtzen informazioa bideratzeko momentuan.
- Transmisioa denbora errealean egiten da, eta baliagarria da ahotsa eta bideoa komunikatzeko.
- Deiaren ezarpenean atzerapena badago ere, ondorengo transmisioaren atzerapena arbuiagarria da. Trafikoa normalean erabiltzaile pare beraren artean egiten bada, azkarragoa izan daiteke.
Desabantailak
- Erlatiboki ez-eraginkorra izan daitekeela, konexio baterako erabili ez den gaitasuna ezin delako sare bereko beste konexio batzuetan erabili. Gainera, deiak ezin dira ezarri edo eten egingo dira zirkuitua hausten bada.
- Lotura erabiltzen ez denean, baliabideak alferrik galtzen dira (banda-zabalera).
- Komunikazioa etengabea edo urtaro ugariren artekoa izan beharrean boladaka bada, ez da eraginkorra.
- Denbora behar da konexioa egiteko, eta horrek atzerapena dakar informazioaren transmisioan.
- Komunikazioan zehar esan dugu ez dagoela atzerapenik zirkuitua jada ezarrita dagoelako, honek esan nahi du daukagun atzerapena komunikazioa hastean egongo dela.
- Bide fisikoa beti bera da, eta, beraz, ez dira erabiltzen eraginkorragoak izan daitezkeen bide alternatiboak.
Zirkuituen kommutazio sareen adibideak
- Telefonia-sare kommutatu (TSK)
- Zerbitzu integratuetako sare digitalaren (ZISD) B kanala
- Datakit
- Zirkuituen kommutazio-datuak (CSD) eta abiadura handiko zirkuituen kommutazio-datuak (HSCSD) GSM bezalako sistema zelularretan
- X.21
Erreferentziak
- (Ingelesez) Schneps-Schneppe, M. A.. (2015-01-01). «Circuit switching is coming back?» Automatic Control and Computer Sciences 49 (1): 57–65. doi: . ISSN 1558-108X. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
- Davies, Donald Watts. (1979). Computer networks and their protocols. Chichester, [Eng.] ; New York : Wiley ISBN 978-0-471-99750-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) W. Stallings, Comunicaciones y Redes de Computadores.
- (Gaztelaniaz) ORTEGA, JULIO et al. Arquitectura de computadores. Paraninfo. ISBN 9788497322744.
- (Gaztelaniaz) Kurose, J. eta Ross, K. (2010). Redes de computadores un enfoque descendente. Pearson. ISBN 978-84-7829-119-9
- (Ingelesez) Tanenbaum, A. eta Wetherall, D. (2021). Computer Networks. Pearson. ISBN 9780137523214
Ikus, gainera
- Multiplexazioa
- Bideraketa
- (Ingelesez) Message switching
- (Gaztelaniaz) Zirkuitu birtuala
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Netheads vs Bellheads by Steve Steinberg
- (Ingelesez) University of Virginia
- (Ingelesez) IEEE Xplore