Ziritarren dinastia
Ziritarren dinastia[1] (arabieraz: زيريون) dinastia berberea izan zen, sanhaya taldekoa, X-XII. mendeen artean Ifriqiyan (Tunisia eta Aljeriako ekialdea) eta Granadan aginpidean izan zena. Hasieran fatimatarren gobernariak izan ziren, baina, haien aginpidea ukatuz, xiismoa utzi eta sunien dotrina ezarri zuten 1048an; mendeko zituzten lurraldeen gaineko jabetza Bulukkin ibn Ziriren esku geratu zen. Fatimatarrek, ordea, Banu Hillalen beduinoak bidali zituzten haien kontra. Beduinoen ondoren Siziliako normandiarrek eraso zituzten eta almohadeek aginpidea eskuratzearekin (1157), ziritarren dinastia desagertu zen. 1002an, ziritarren beste adar batek aginpidea hartua zuen Granadan; 1090ean almohadeak garaitu zitzaizkien.
Ziritarren dinastia زيريون | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
973 – 1152 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
Ziritar leinuaren lurrak X. mende amaieran | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Kairuan | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Erlijioa | Sunismoa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-9-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.