Zirilo I.a Moskukoa
Zirilo I.a (errusieraz: Кирилл ; jaiotzez: Vladimir Mikhailovitx Gundiaiev, errusieraz: Владимир Михайлович Гундяев ; Leningrad, 1946ko azaroaren 20a), 2009ko otsailaren lehenetik Moskuko eta Errusia guztietako XVI. patriarka da, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua.
Zirilo I.a Moskukoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
2009ko otsailaren 1a - ← Aleksi II.a Moskukoa
1991ko otsailaren 25a - 2009ko otsailaren 1a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Владимир Михайлович Гундяев | ||||
Jaiotza | San Petersburgo, 1946ko azaroaren 20a (77 urte) | ||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna 1991) Errusia (1991 - | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Saint Petersburg Theological Academy (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Eastern Orthodox priest (en) , intelligence agent (en) eta Eastern Orthodox bishop (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Mugimendua | Errusiar Eliza Ortodoxoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Biografia
Haren aita eta aitona ere errusiar apaiz ortodoxoak izan ziren. Patriarka bihurtu aurretik, eta 1984az geroztik, Smolensk-eko artzapezpiku izendatu zuten (1989an, titulua aldatu zuten, eta Smolensk eta Kaliningrad-eko artzapezpiku bihurtu zen).
2008ko abenduaren 6an, Alexo II.a patriarkaren heriotzaren hurrengo egunean, Errusiako Sinodo Santuak patriarka-tronuaren locum tenens (ordezko) izendatu zuen. 2009ko otsailaren 1ean Moskuko Kristo Salbatorearen elizan tronuratu zuten.
2009ko irailaren 18an, Eliza katolikoarekiko harremanak onbideratzeko keinu bat egin zuen, artzapezpiku bat bidali baitzuen Benedikto XVI.a aita santua bisitatzera.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirilo I.a Moskukoa |