Ziriharri

Dobela edo ziriharria[1] arku bat eratzen duen eraikuntza osagai bat da. Material ezberdinetakoa izan daiteke, adreilu edo harrizkoa, esate baterako. Gaur egun, hormigoi armatu edo aurretinkatuan egiten dira.

Puntu erdiko arkuaren zatiak.
Tunel bateko hormigoizko dobela aurre-fabrikatuak garraiatzen (Parisko metroko 12. linearen luzatze lanak).

Arkitektura klasikoari dagokionez, dobela, arkua edo ganga osatzen duten ziri formako harrizko atal bat da, eta bere kokapen erradiala da bere bereizgarria. Erdiko dobela, arkua ixten duena, "giltzarria" da. Muturretako dobelak, pisua jasaten dutenak, "inpostakoak" edo "salmerrak" deitzen dira (abiapuntuko lehen dobela). Dobela baten barnealdeko zatia, "arkubarnera" edo "intradosa" deitzen da, eta, eraikinaren barnean dagoelako ikusten ez den zatia, "arkugainera" edo "estradosa".

Dobelen atalkatzea, dobelak bere erdigunearekiko kokatuak dauden modua da. Dobelek, erdigune bakar baten erradioak jarraitzen dituztenean, arku erradiala deitzen da, erdigune hori, arkuaren erdigunearekin bat ez badator ere. Dobelak, altuera bateraino, horizontalean jartzen direnean, "arku enjarjatu" deitzen da. Arku mozarabiarra da.

Renzo Pianoren Aita Pioren Basilikak (1991-2004), gaur egungo eraikinak egiterakoan, dobelez osaturiko arkuek eskaintzen duten aldaberatasun handia adierazten du.

Mesterika auzoko elizako giltzarria, Meñaka, Bizkaia.jpg

Dobela deitzen dira, baita ere, arku formako atal bakarrekoak egitea ahalbidetzen duten materialez eginiko gaur egungo egiturei, eta, bere eusguneetan, dobelekin eraikitakoak bezala funtzionatzen dutenak. Sektore zirkular forma izaten ohi dute, eta eraztun aurrefabrikatu bat eratzen duten zenbait elementuren zati dira. Hauek, tunelen eraikuntzan erabiltzen dira.

Sarri, hitz hau, egitura adreiluekin eraikitako harresien barnean hormigoi armatuan elkartzen diren egitura eusguneentzako ere erabiltzen da.

Motak

Izen hauek dute dobela multzo batzuek, kokapenaren arabera:

  • giltzarria: erdiko edo goiko ziriharria.
  • kontra-giltzarriak: giltzarriaren kontra daudenak.
  • sorbaldak: giltzarria eta giltzurrunen artean aurkitzen direnak.
  • giltzurrunak: eusgunetik gertu aurkitzen direnak.
  • kontra-salmerrak: salmerraren kontra daudenak.
  • salmerrak: inpostaren kontra daudenak

Erreferentziak

  1. Dobela bakarrik ageri da Euskaltzaindiaren hiztegian, biak ageri dira Zehazki eta EHUko arkitektura hiztegian

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.