Ziriako Andonegi

Ziriako Andonegi Andonegi, ezizenez Kuireka (Mutriku, Gipuzkoa, 1912ko martxoaren 16a - 1982), jostuna eta euskal idazlea zen. Aitorren hizkuntza zaharra abestiaren letra da haren lanik ezagunena. Bertsotzat idatzi zuen, 1956ko otsailean.

Ziriako Andonegi
Bizitza
JaiotzaMutriku, 1912ko martxoaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1982 (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Kuireka

Kolaboratzaile izan zen Euzkadi eta El Día egunkarietan; Argia, Zeruko Argia eta Euzko Deya astekarietan; eta Euzko-Gogoa, Olerti eta Redención aldizkarietan. Abertzalea zen, eta hogei urte zituela, Mutrikuko batzokiko lehendakari zelarik, herriko hormetan Espainiaren aurkako idatzi batzuk agertu ziren goiz batean. Orduan, Gipuzkoako gobernadoreak 500 pezetako diru zigorra ezarri zion.

Espainiako Gerra Zibilean gudari ibili zen, eta 1937an, Santandertik Frantziara ihesi zihoala, frankistek preso hartu zuten. Gorriak ikusi zituen; jipoitu eta, «escritor vasco separatista» zela eta, heriotza zigorra ezarri zioten. Kendu zioten zigor hura, baina urte mordoxka eman zuen preso, Ondarretako espetxean, Miranda Ebroko kontzentrazio eremuan, Guadalajaran, Segovian...

Haren adiskide Santiago Onaindiak eman zuen horren guztiaren berri,[1] bai eta Ziriakok bere burua deskribatzeko egindako bertso hau plazaratu ere:[1]

« Motriku'n jaio nintzan,

Motriku'n naiz bizi,
Arno-mendi oiñean
ur-ertzean azi.
Jainko ta euskeraren
babesean ezi,
gure oitura zaarrak
maitatuaz beti.
Nere azken-asnasa...
emen izan bedi!...

 »

2012. urtetik, bere omenez, izen bereko ipuin lehiaketa antolatzen da urtero Mutrikun.

Erreferentziak

  1. Santiago Onaindia: Euskal literatura, 6. liburukia. Bilbo, Etor (1971-1977).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.