Zintzur-sagar

Zintzur-sagarra lepoaren aurrealdean dagoen irtenune bat da, gizon helduen ezaugarrietako bat. Laringea estaltzen duen tiroide kartilagoaren artikulazioaren bi xaflek eratzen dute.

Zintzur-sagarra
Gizonezkoaren zintzur-sagarra. Irudi gehiago
Xehetasunak
Prekurtsorea4. eta 6. arku brankiala
Honen parteTiroide kartilagoa
Kokapenafront of neck (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezProminentia laryngea
TAA06.2.02.003
FMA55304
Terminologia anatomikoa

Erraz uki daitekeen gainaldeko eskotadura bat du, aipaturiko kartilagoaren bi zatien artikulazioa adierazten duena. Aurkitze angelua, gizonezkoetan zorrotzagoa da (90º), emakumezkoetan baino (120º). Behealdetik kartilago krikoidearekin jarraitzen da. Gizonezkoetan duen garapena, bigarren mailako ezaugarri sexualtzat jotzen da, hormona maskulinoen eraginagatik. Bere garapen maila, gizon batetik bestera aldatzen da, eta, pubertaroan, zati hori oso azkar zabalduko da, ahots aldaketa eratuz. Zenbat eta zabalagoa izan toki hori, hainbat eta grabeagoa izango da ahotsa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.