Hijas de Cynisca
Ziniskaren alabak (Hijas de Cynisca) kirol-arloko genero-desberdintasunari buruzko dokumental luzea da. 2019an Beatriz Carreterok zuzendu zuen eta Espainiako kirol-arloko 13 emakumeri egindako elkarrizketen bidez aztertu zuen genero-desberdintasuna.[1][2] Dokumentalaren izenburuak Antzinaroko Olinpiar Jokoak irabazi zituen lehen emakumearen izena du, Ziniska (Cynisca), Kristo Aurreko 440. urtean jaiotako Espartako printzesa).[3][4]
Hijas de Cynisca | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Hijas de Cynisca |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Kirol-zinema |
Iraupena | 96 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Beatriz Carretero |
|
Laburpena
Dokumentala Espainiako hainbat kirol-pertsona ospetsuri egindako elkarrizketen bidez osatuta dago, hala nola Almudena Cid, Amaya Valdemoro, Jennifer Pareja, Lydia Valentín, Dori Ruano, Bea Fernández, Carmen Martín, Ona Carbonell, Jessica Vall eta Mary Álvarez del Burgo kirolariak, Paloma del Río kazetaria eta Paula Tirini boleibol entrenatzailea.
Besteak beste, gai hauexek landu ziren:[5][6]
- Kirola haurtzaroan sexualizatzea
- Emakumeek kirolean dituzten eskubideak urratzea,
- Soldata
- Aurrekontu edo pizgarri ekonomikoen aldea
- Ikusgarritasun falta eta komunikabideetan jarrera matxistak izatea
Era berean, honako hauek ere lantzen dira:
- Kirolarien aintzatespen txikiagoa
- Babesletzak aurkitzeko zailtasunak
- Profesionalizazioari laguntza urria ematea
- Kidego teknikoetan eta federazioetan emakumerik ez egotea
- Arreta itxura fisikoan jartzea
Ekoizpena
Filmaketa
Espainiako hainbat tokitan grabatuta, sustatzaileek crowdfunding-kanpaina hasi zuten Indiegogo web orrian, dirua biltzeko, eta, horrekin batera, #YoLoApoyo hashtag-a erabili zuten. Kanpaina hori 2018ko apirilean amaitu zen.[5][7]
Postprodukzioa
2018an hasi zen postprodukzio-fasea, baita babesletzak eta erakundeen laguntza bilatzea eta merchandisin produktuen salmenta garatzea ere.[8] 2019ko otsailaren 25ean Bilboko Emakumeen eta Kirolaren II. Kongresuan aurkeztu zuen Carreterok dokumentalaren trailerra.[9]
Estreinaldia
Aurrestreinaldia 2019ko azaroaren 28an izan zen Madrilgo Paz zineman, eta estreinaldia hile berean, 29an, izan zen hiriburuko Artistic Metropol zineman.[10]
Harrera
Sariak eta izendapenak
Urtea | Saria | Kategoria | Hautagaia(k) | Emaitza | Ref(s) |
---|---|---|---|---|---|
2019 | Castellóko Oinarrizko Kirolaren XXVIII. Omenaldia | Aipamen berezia | Beatriz Carretero | Irabazlea | [11] |
2019 | Kordobako Zinema Australeko I. Nazioarteko Jaialdia (Argentina) | Publikoaren saria film luze onenari | Ziniskaren alabak | Irabazlea | [12] |
2019 | Bartzelonako Nazioarteko IX. Nunes Zinemaldia | Dokumental onenaren saria | Ziniskaren alabak | Irabazlea | [13] |
2020 | Hollywood Women's Film Pacific Palisades jaialdia | Best Foreign Documentary Feature Award | Ziniskaren alabak | Irabazlea | [14] |
2020 | FILMU - Lugoko Cinema Mulleres jaialdia | Nova Onda saria Berdintasunaren aldeko lanaren aintzatespena. | Ziniskaren alabak | Irabazlea | [14] |
2020 | BKK DOC - Bangkok International Documentary Awards (Bangkok) | Best First Time Producer | Beatriz Carretero | Irabazlea | [14] |
2021 | 11. Matera Sport Film Jaialdia | Sport eta Società saria | Ziniskaren alabak | Irabazlea | [14] |
2022 | Top Women in Sports | Komunikazioko Sari Berezia | Beatriz Carretero | Irabazlea | [15] |
Jaialdietako hautaketa
|
|
Talde teknikoa
- Zuzendaria: Beatriz Carretero
- Ekoizpena: Beatriz Carretero
- Gidoia: Beatriz Carretero eta Eva Contreras
- Argazki eta kamera zuzendaritza: Eugenio Tardón
- Kamara laguntzailea: Beatriz Guerra
- Argazki finkoa: Díaz de Santos
- Zuzeneko soinua: Roberto HG eta Beatriz Carretero
- Makillajea: Irene Nieto eta Belén Seisches
- Muntaketa: Indi Costa, Alicia Medina eta Beatriz Carretero
- Soinu postprodukzioa: Roberto HG
- Jatorrizko kanta: Neverend
- Ilustrazioa eta animazioa: Olga López Hilzinger
- Motion graphics: Desirée Berenguer
- Diseinu grafikoa eta webgunea: Eva Contreras
- Komunikazioa eta marketina: Beatriz Carretero
- Aholkularitza sortzailea: Carmen Berlanga, Sara Carretero, Eva Contreras eta Alicia Medina
Fitxa teknikoa
- Iraupena: 96 minutu
- Kolorea: Kolorea
- Formatua: 16:9
Iruditegia
Dokumentalaren fotogramak
- Laura Torvisco.
- Lydia Valentín.
- Mary Álvarez del Burgo.
- Paula Tirini.
Making-of-a
- Laura Torvisco eta taldeko batzuk filmazioan.
- Lydia Valentín eta taldeko batzuk filmazioan.
- Ona Carbonell filmazioan.
Erreferentziak
- Díaz de Santos, Marta. (6 de abril de 2018). Hijas de Cynisca, el documental en el que el deporte femenino habla por la igualdad. Marca.
- Méndez, M.. (7 de abril de 2018). El deporte femenino español se une para pedir igualdad. As.
- Robles, Sandra. (7 de abril de 2018). Hijas de Cynisca: las deportistas españolas por la igualdad. Sexto Anillo.
- Extremera, Fran. (9 de abril de 2018). Pionera en el Olimpo. La Opinión de Málaga.
- Hijas de Cynisca, documental para combatir la desigualdad de género en el deporte. 6 de abril de 2018.
- Campaña de "crowfunding" para un documental sobre la discriminación a la mujer en el deporte. 11 de abril de 2018.
- Extraordinarios - 14/05/2018. 14 de mayo de 2018.
- Martín, Elena. (4 de junio de 2018). Hijas de Cynisca, la visibilidad de la mujer en el deporte. acalanda.com.
- Presentación del tráiler de Hijas de Cynisca. 25 de febrero de 2019.
- Ona Carbonell, Valdemoro y Valentín protagonizan el documental 'Hijas de Cynisca', que se estrena esta semana. 25 de noviembre de 2019.
- El deporte femenino, gran protagonista en la Gala del Deporte Base de Castelló. 5 de noviembre de 2019.
- Premio del Público al Mejor Largometraje en el I Festival Internacional de Cine Austral. 13 de diciembre de 2019.
- Premio al Mejor Documental en el IX Festival Internacional de Cine Nunes. 17 de diciembre de 2019.
- Selección en festivales. .
- 20minutos y Women's Sport Institute entregan los premios Top Women in Sports. 20 de mayo de 2022.
Kanpo estekak
- Página web oficial de Hijas de Cynisca
- Tráiler oficial de Hijas de Cynisca en YouTube
- Tráiler oficial de Hijas de Cynisca en Vimeo
- Hijas de Cynisca Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Hijas de Cynisca en FilmAffinity
Hijas de Cynisca erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan Hijas de Cynisca erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan Hijas de Cynisca erabiltzailearen orria, Instagram zerbitzuan
- Hijas de Cynisca en YouTube
- Hijas de Cynisca en Indiegogo