Zingira-berdantza
Zingira-berdantza (Emberiza schoeniclus) emberizidae familiako hegazti paseriformea da, Europan eta iparraldeko Asian bizi dena[1].
Zingira-berdantza | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Emberizidae |
Generoa | Emberiza |
Espeziea | Emberiza schoeniclus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 24 cm |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 13 egun |
Deskribapena
Beste berdantza batzuetan bezala, zingira berdantza identifikatzeko orduan ere buruaren diseinua da karaktere seguruena, gutxienez eztei-garaian. Burua eta eztarria beltzak ditu, ezpain-kutsu eta lepoko zuria, bere kideetako beste edozeinen diseinutik asko aldentzen da.
Emeak burua arre kolorekoa du eta ezpain-kutsu zuriak eta beltzak, eta bularra eta alboak beltzez zerrendatuta.
Espezie honen beste ezaugarri bereizgarri batzuk goiko alde beltzak dira, zerrenda gorrixka zabalekin, ipurtxuntxurra gris-arre kolorekoa eta kanpoko lema-lumak zuriak, oso ondo ikusten dira hegaldian.
Apeua, larre-buztanikararen oso antzekoa du: “tsiip” edo “txiik” gogor eta zorrotz bat.
Kantua, oro har, laburra eta sinplea da, leku garai batetik igortzen du. Poliki hasten da eta presaka amaitzen du, lau nota ditu, behin eta berriz errepikatzen dituenak. Kantu monotonoa, baina atsegina da, malenkoniatsu samarra.
Biologia eta ohiturak
Nahiz eta ez den asko ezkutatzen, normalean ez da kokatzen landaretzaren zati nabarmenetan, baizik eta landare artean erdi inguruan.
Eta martxoan zingira-berdantza arraren kantua entzun daiteke, egun hauetan lanpetuta ibiltzen da bere lurraldea mugatzen ari da eta. Hemen nonbait, normalean uretatik gertu, lurrean edo altuera txikiko zuhaixka batean, emeak belarrez eta zurtoinez eraikitzen du, errunaldia osatzen dituen 4 edo 5 arrautzak hartuko dituen habia. Normalean apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran egiten du, denboraldi bakoitzean 2 edo 3 egiten ditu.
Inkubazioa, emearen kontura izaten da, arrak noizean behin lagundu diezaioke, 13 eta 14 egun artean irauten du.
Txorikumeak, kolore beltzezko lumatxa dute, aho arrosa eta aho ertzak kolore zuri horixkakoak eta habian 10 eta 13 egun bitartean egoten dira. Denbora horren ondoren, utzi egiten dute, baina gurasoen mende jarraitzen dute egun batzuetan, bakarrik moldatzen ikasi arte.
Banaketa, habitata eta estatusa
Zingira-berdantzak banaketa zabala du, ia Europa osora iristen dena, Islandia eta Mediterraneotik gertu dauden eremu batzuk izan ezik. Erdialdeko eta iparraldeko Asian ere hazten du, Japoniaraino iritsiz.
Gure eremuan, zingira-berdantza gehienek Mediterraneo aldean igarotzen dutenez negua, ohikoagoa izaten da txori hauek migrazioetan eta negu garaian ikustea. Denboraldi honetan, ez da harritzekoa soroetan edo zuhaixketan eta sasietan ikustea, uretatik urrun, baina kumeak hasteko garaian, zingiretan baino ez da ikusten, ihien, kanabera edo heze-gunetako berezko landareri altuetan.
Euskal herrian oso habiagile gutxi dago, agian gure lurraldean habitat mota hau urria eta txikia delako. Bidasoaren bokaleko lezkadietan hazten du, beste batzuetan ere bai seguruenik kostaldean zehar, eta baliteke barrualdean Arreoko aintzira inguruan ere egitea, udaberrian aurrera sartuta ikusi baitira han. Dena dela, oso bikote gutxi izango dira gure artean hazten dutenak.[2]
Galeria
- Kostaldeko habitat batean
- Emea
- Kantua