Zinema ekoizle

Zinema ekoizlea film bat egiteko baldintzak sortzen dituen pertsona da. Filmagintzako fase guztietan arduradun nagusia da. Finantziazioa, teknikariak eta aktoreak kontratatzea eta banatzaileekin hitzarmenak ixtea gisako eginkizunak bere gain daude.

Muga lausokoak izanda, arlo askotan zuzendariaren ardurarekin bat egiten du ekoizlearenak. Oro har, ekoizlea filmaketaren burua izaten da eta azken hitza berea du. Zuzendariaren gainetik dago, kontratatzeko edo kaleratzeko ahalmena baitauka. Zuzendaria, berriz, filma benetan filmatzen duena da.

Hollywooden, XX. mendearen lehenengo erdian, film baten azken kontrol artistikoa ekoizleen esku zegoen (Howard Hughesen kasua esate baterako). Baina estudio sistema desegiten zen bitartean, erabaki artistikoa zuzendariena izaten hasi zen. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, deritzon blockbuster filmaren sorrerarekin (aurrekontu handiko filma, jeneralean efektu berezietan eta publizitatean nabarmenduak) boterea ekoizleengana itzuli zen berriro, banaketa eta promozioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen joan ziren. Batzuek, Jerry Bruckheimerek adibidez, zuzendariek adina ospe lortu dute.

Ekoizle betearazleak bere gain lege- eta salerosketa-alderdiak hartzen dituztenak dira, nahiz eta ekoizpen handietan konpainiaren ordezkaria izan ohi den. Ekoizpenaren arlo batez arduratzen dena ko-ekoizlea da.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.