Zimazio

Zimazioa (latinez cimacium eta grezieraz κύμα) S forma duen moldura bat da eta bere funtzioa estetikoa eta egiturazkoa izan daiteke. Bere ebaketa bi arku zirkunferentzialen lotura tangentziala da (ikus irudia).

Moldura bat zimazio modura. Ebaketa eta altzaera itzalekin.
Zimazioa Santa Luzia elizan. Collazos de Boedon ( Palencia , Castilla y León ).

Arkitekturan, garai klasikoetatik XIX. mendera arte erabilia izan da baina material berriak ( altzairua eta hormigoia ) agertu ahala zaharberritze lanetan edota ebanaritzan besterik ez da erabiltzen.

Zimazioa arkitektura erromanikoan erabilitako ordenaren elementurik bereiziena izan zen, izan ere, kapitelak ez zeuden ordena klasikoan oinarrituta. Ordena klasikoan erabilitako abako meheen ordez, zizelkatu zimazio lodi bat jartzen zen, abako gisa batzuetan eta zimazio gisa era berean; horrela bada, arkuek sortutako tentsioak kapitalean deskargatzeko erabiltzen zen.

Bibliografia

  • PIERLUIGI DE VECCHI - ELDA ZIRCHIARI, I tempi dell'arte , Bompiani, Milan 1999, ISBN 978-88-451-7107-9
  • CARLO BERTELLI - GIULIANO BRIGANTI - ANTONIO GIULIANO, Italian Storia dell'arte , Electa-Bruno Mondadori, Milan 1990
  • Entziklopedia Espasa-Calpe ,

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.