Zildotz
Zildotz[1][lower-alpha 1] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 12,2 kilometrora. 2020 urtean 53 biztanle zituen.
Zildotz | ||
---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Herriko etxe tradizional bat | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia | |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | |
Udalerria | Ezkabarte | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | Zildotz-Cildoz | |
Posta kodea | 31194 | |
Herritarra | zildoztar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°52′44″N 1°40′20″W | |
Azalera | 2,71 km² | |
Garaiera | 532 metro | |
Distantzia | 12,2 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 53 (2020: 9) |
Bertako biztanleak zildoztarrak dira.
Izena
Zildotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Cildotz (1243)
- Cildoz (1268)
- Sildos (1274)
- Zildoz (1350)
- Çidoz (1366)
- Cildoz (1532)
- Zildoz (1644)
- Zildoz (1802)
- Zildoz (1966)
- Zildotz (1990)
- Zildotz (2011)
Ezaugarriak
Armarria
Zildozko armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. | » |
Geografia
Zildotz Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Ingurune naturala eta kokapena
Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.
Klima eta landaredia
Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.
Estazio meteorologikoa
Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 20.0 | 25.0 | 28.0 | 33.3 | 39.5 | 40.3 | 40.5 | 37.0 | 30.0 | 22.0 | 17.1 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.3 | 16.3 | 20.0 | 25.3 | 27.6 | 27.8 | 23.9 | 19.1 | 12.1 | 8.9 | 17.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.0 | 8.6 | 11.3 | 14.4 | 18.9 | 21.1 | 21.3 | 18.1 | 14.4 | 8.7 | 5.6 | 12.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 2.0 | 3.8 | 6.2 | 8.8 | 12.6 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 9.6 | 5.3 | 2.3 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -8.0 | -8.0 | -9.0 | -1.8 | -1.0 | 2.0 | 7.0 | 8.0 | 4.0 | -2.0 | -7.0 | -10.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 113.4 | 100.1 | 95.5 | 106.3 | 74.5 | 63.0 | 34.7 | 35.8 | 57.1 | 80.4 | 134.8 | 112.6 | 1008.3 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 75.0 | 49.0 | 57.5 | 63.0 | 44.0 | 63.0 | 45.0 | 84.0 | 72.0 | 63.0 | 80.5 | 122.0 | 122.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.8 | 12.8 | 12.3 | 14.9 | 12.4 | 8.7 | 6.6 | 6.3 | 8.7 | 11.8 | 16.0 | 13.9 | 138.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.1 | 0.2 | 0.4 | 0.4 | 0.4 | 0.2 | 0.3 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.1 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1268ko Rediezmoaren Liburuan 2 kahiz eta bi gari-erregu eta bi soseko ekarpena jasotzen da.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 53 biztanle zituen Zildotzek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
51 | 53 | 53 | 54 | 56 | 56 | 56 | 57 | 57 | 55 | 56 | 53 | 51 | 58 | 60 | 61 | 58 | 54 | 47 | 44 | 53 | 56 | 55 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.
Jaiak
- San Esteban jaiak, ekainaren laugarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- San Esteban eliza, XII. mendeko kristau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
- /s̻ílð̞ot͡s̻/ edo /s̻ilð̞ót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza lehengo edo azken silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Zildotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Zildotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.