Zilar

Zilarra elementu kimiko bat da, 47 zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoan 11. taldean kokatuta dagoena. Haren ikurra, Ag, argentum latinezko hitzaren laburdura da, “zuria” edo “distiratsua” esanahia duena. Trantsizio-metala da, zuria, distiratsua, biguna, harikorra eta malgua.

Zilarra
47 PaladioaZilarraKadmioa
   
 
47
Ag
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaZilarra, Ag, 47
Serie kimikoaTrantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala11, 5, d
Masa atomikoa107.8682 g/mol
Konfigurazio elektronikoaKr 4d10 5s1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 18, 1
Propietate fisikoak
Egoerasolido
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 10,49 g/L
Urtze-puntua1234,93 K
(961,78 °C, 1763,2 °F)
Irakite-puntua2435 K
(2162 °C, 3924 °F)
Urtze-entalpia12,55 kJ·mol1
Bero espezifikoa(25 °C) 25,350 J·mol1·K1
Lurrun-presioa
P/Pa1101001 k10 k100 k
T/K128314131575178220552433
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa
Oxidazio-zenbakia(k)1
Elektronegatibotasuna1,93 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 731,0 kJ/mol
2.a: 2070 kJ/mol
3.a: 3361 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)160 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)165 pm
Erradio kobalentea153 pm
Van der Waalsen erradioa172 pm
Isotopo egonkorrenak
Zilararen isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
105Ag Sintetikoa 41,2 e ε - 105Pd
γ 0,344; 0,280;0,644; 0,443 -
106mAg Sintetikoa 8,28 e ε - 106Pd
γ 0,511; 0,717;

1,045; 0,450

-
107Hg %51,839 Ag egonkorra da 60 neutroirekin
108mAg Sintetikoa 418 u ε - 105Pd
TI 0,109 108Ag
γ 0,433; 0,614;

0,722

-
109Ag %48,161 Ag egonkorra da 62 neutroirekin
111Ag Sintetikoa 7,45 e β- 1,036; 0,694 111Cd
γ 0,342 -

Oso ohikoa da naturan eta hainbat mineralekin (sulfuroekin) elkartuta edo aske agertzen da. Haren ekoizpen gehiena kobre, zink, berun eta mehategietan lortzen da.

Etimologia

Zilarraren sinboloa (Ag) latineko argentum hitzetik eta grekoko ἄργυρος[1] hitzatik dator, “distiratsu”[2] esan nahi duen sustrai Indoeuroparretik eratorria.

Historia

Zilarra zazpi metal ezagunetako bat da antzinatetik. Genesiko liburuan aipatzen da, baita Asia Txikian aurkitutako zepa-piloek eta Egeo itsasoko uharteek ere, metala berunetik gutxienez gure aroa baino lau milurte lehenago banatzen hasi zela.

Gainera, biztanleengan produzitu zuen efektua, izugarria izan zen (haiek landu eta leundu zuten harria, eta brontzea lortzeko, kobrea eta eztainua aleatu zituzten suaren bidez). Izan ere, kolore zuriko, distira hilezkor eta suarekin bihozgabea den ez ohiko metal arraro bat aurkitu zutelako. Gainera, beste metal batzuk urtzen dituen metala da. Zilarra ezaugarri bereziko metaltzat hartu zen, gainerako metalek ez zituztenak. Hala ere, urreak bere ezaugarri berdinak zituen, eta biak naturaren oparitzat jo ziren. Izan ere, zilarra Ilargiaren eraginez eratu zen eta urrea Eguzkiaren eraginez. Gainerakoak, viles metales, aldaketei eta transformazioei lotuta zeuden, orduan garatu gabeko baliabide libreengatik gerta litezkeenak, zilarraren eta urrearen perfekziotik oso urrun baitzeuden. Horregatik, ez da harritzekoa transmutazioaren ideia; izan ere, viles metales hobetzeko saio hutsalean, Alkimiaren lehen doktrinen agerpena eragin zuen. Merkurioari dagokionez, zilarraren oso antzekoa zen, bere itxura eta kolore berdinak baitzituen. Horren eraginez, merkurioari hydrargyrum (zilar likidoa) izena eman zitzaion eta beraz, bere sinboloa ere, Hg, alegia.

Zilarra, gainerako metalak bezala, gerra-armak lantzeko balio zuen eta beranduago, tresna-manufakturan eta apaingarrietan erabiltzen hasi zen. Gainera, merkataritzara hedatu zen, izan ere, lehen zilar-txanponak sortzerakoan, herri askoko diru-sistemaren oinarria izatera heldu zen. 1516. urtean Juan Díaz de Solís-ek Itsaso gozoa Hego Amerikan aurkitu zuen, eta ondoren, Sebastian Caboto Zilarreko Ibaia izendatu zuen, bertan metal preziatu hura zegoela pentsatuz eta La Argentina izena hartuz. Ondoren, zilarrezko erreserben aurkikuntza handia eman zen: Mundu Berrian (Zacatecas), Taxconen (Mexiko), Potosin (Bolivia) eta Paramillos de Uspallatan (Argentina). Espainiara ere ailegatu zen, eta Europa osora hedatu zen, bere inportazioak inflazio garai luzea eraginez. Earl Jefferson Hamilton-ek fenomenoa aztertu zuen eta 1934an Amerikako altxorra eta Espainiako prezioen iraultza liburua argitaratu zuen (1501-1650). Dalton-ek zilarrarentzat erabilitako sinbolo kimikoa zirkulu bat eta «S» letra erdigunean izan zen.

Ezaugarri nagusiak

Trantsizio-metal bigun, zuri eta lustreduna, eroankortasun elektrikorik altuena daukan elementua eta eroankortasun termikorik altuena daukan metala da. Metal aske gisa agertzen da, baina baita mineral askotan ere, hala nola argentitan eta klorargiritan. Zilarraren ekoizpenik gehiena kobre, urre, berun edo zinkaren erauzketaren azpiproduktu gisa sortzen da.

Zilarra antzinarotik ezagutzen da, eta diru gisa erabili izan da. Metal bitxitzat hartu izan da aspalditik: apaingarrietan, bitxigintzan eta balio handiko mahaiko ontziterian erabiltzen da. Egun beste erabilera batzuk ere baditu, hala nola argazki-filmetan, kontaktu elektrikoetan eta eroaleetan. Zilar elementala erreakzio kimikoak katalizatzeko ere erabiltzen da. Mikrobizida da, eta zilar nitratoz eta beste zilar konposatu batzuez egindako disoluzioak desinfektatzaile gisa erabiltzen dira. Zilarraren propietate antiseptikoak probestuz, sepsien eta infekzioen tratamenduan erabiltzen da, nahiz eta gaur egun beste tratamendu eraginkorrago batzuk beren lekua hartu duten hein handi batean.

Aplikazioak

Gutxi gorabehera, zilarraren % 70reko ekoizpen mundiala industrian erabiltzen da eta beste % 30 diru helburuekin. Metalaren zati bat urregintzan erabiltzen da, baina nagusiki, argazkigintzan eta kimikan.

Zilarraren erabilera batzuk:

  • Arma zuriak edo gorputzez gorputzeko armak, ezpatak, lantzak edo gezien puntak, esaterako.
  • Argazkigintzan: Zilarrezko ioduroa euri artifiziala sortzeko erabili da.
  • Medikuntzan: Nahiz eta toxikotasunik eza nagusiki muturreko kasuetan erabiltzen da. Adibidez, zilar nitratoa garatxoak kentzeko erabiltzen da.[3]
  • Elektrizitatean: Dieseleko lokomotor elektrikoak eramaten dituzten kontaktuen sorgailu elektrikoak zilar purukoak dira.
  • Elektronikan: Zilarraren eroankortasunarengatik gero eta gehiago erabiltzen da. Adibidez, ordenagailuen teklatuetan.
  • Argi ikusgaiaren erreflektibitate asko duten ispilu-fabrikazioetan.
  • Txanponak fabrikatzeko erabili da, lehenengo electrum-arekin urrea eta zilarraren aleazio naturala eta geroago zilar garbiarekin.
  • Bitxigintzan eta zilargintzan, etxeko artikulu asko fabrikatzen eta imitaziozko bitxiak zilar garbitasun maila txikiarekin.
  • Hortzetako aleazioetan.
  • Ordenagailuak egiteko zilar garbizko konposatuak erabiltzen dira.

Aleazioak eta konposatuak

Zilarra errazki aleatzen da ia metal guztiekin; hala ere, nikelarekin zailtasunak izan ohi ditu, burdinarekin eta kobaltoarekin ezin da aleatu eta merkurioarekin amalgamak eratzen ditu nahiz eta tenperatura estandarrean egon.

Aleazio nagusiko metala kobrea da, zilarra gogortzen baitu kobreko edukiaren % 5 arte gehituz gero (lege-zilar bezala ezagutzen dena). Hala ere, kobre eduki handiagoa duten zilarrak erabili ohi izan dira. Kobrea gehitzeak ez dio zilarrari kolorea aldatzen, nahiz eta % 50reko edukia gehitu. Hala ere, kolore hori gainazaleko geruza fin bat da eta higatzerakoan, kolore gorrixkako aleazio bat agertzen da. Kolore hori, nabarmenagoa da, kobre kantitate handiagoa gehitzen bada. Kadmioarekin ere aleazioak egin dira, bitxi-dendetan erabiltzeko. Izan ere, elementu horrek harikortasuna eta xaflakortasuna eskaintzen dizkio metalari, ondoren ondo lantzeko.

Garrantzi industrialeko zilar konposatuen artean nabariak dira:

1. Fulminatoa, lehen mailako lehergaia.

2. Nitratoak eta haluroak (bromuroa, kloruroa eta ioduroa) argitara erreakzionatzen dute eta emultsio fotografikoetan erabiltzen dira.

3. Ioduroa euria artifiziala eragiteko erabili da.

4. Oxidoa pila botoien elektrodo positibo (anodoa) gisa erabiltzen da.

Isotopoak

Zilar naturalak bi isotopo egonkor dauzka Ag- eta Ag-109, lehena ugariagoa da (% 51,839) bigarrena baino. Hogeita zortzi erradioisotopo ezaugarritu dira eta ugarienak hurrengoak dira: , eta . Egoera metaegonkor asko identifikatu dira, haietatik egonkorrenak hurrengoak dira: (418 urte), (249,79 egun) eta (8,28 egun).

Zilar isotopoen pisu atomikoak aldatu egiten dira tik (93,943 uma) ra (123,929 uma). Isotopo arinen desintegrazio modua elektroi-harrapaketa da, paladiozko isotopoak ematen. Ordea, isotopo astunen desintegrazioa, batez ere, betaren emisio bitartez egiten da, kadmiozko isotopoak emanez.

Bizidunen gaineko eragina

Zilarra ez da toxikoa, baina ia haren gatz guztiak pozoitsuak dira eta kartzinogenoak izan daitezke. Zirkulazio-sistemak zilarra duten konposatuak xurga ditzake eta ehun desberdinetan utz daitezke argiria sortuz. Hau, ez da kaltegarria, baina azaleko zein mukosako kolorazio grisaxka eragiten du.

Hipokratesen garaitik zilarraren efektu germizida ezagutzen da eta merkaturatu da: gaur egun ere, erremedio batzuk merkaturatzen dira, zenbait gaitz sendatu ahal izateko.

2013ko ekainean, haren erabilgarritasun terapeutikoa frogatzen duen ikerketa argitaratu zen, "Gure lanak zilarraren portaera aztertzen du mikroorganismoetan. Zilarrak mikroorganismoak hiltzen dituen mekanismo berezi bat daukalako, eta gu hau deszifratu dugu. Gainera, zilarra antibiotikoei[4] ate zelularrak irekitzen dizkien Troiako zaldia da", José Rubén Morones-Ramírez doktorea dio, Nuevo Leongo (Mexiko) Unibertsitate Autonomoko ikertzailea eta azterlanaren egilekide. Gaur egun, Morones-Ramírez doktorea Howard Hughes Institutu Medikoan (Boston Unibertsitatea) da.[5]

Aitortzen da[6] zilarreko gatz disolbagarriak, bereziki zilar nitratoa (), 2 gramotaraino kontzentrazioetan hilgarriak direla. Zilar-konposatuak gorputzeko ehunek motel xurga ditzakete, eta horren eraginez, argiria garatu daiteke, azalaren pigmentazio urdinxka edo beltzaxka, alegia.

  • Begiekin kontaktua: likidoa begiekin kontaktuan jartzen bada, kornean kalte larriak eragin ditzake.
  • Azalarekin kontaktua: azalaren narritadura eragin dezake. Kontaktu errepikakorra eta luzanga dermatitis alergikoa eragin dezake.
  • Inhalazioaren arriskuak: lurrunaren kontzentrazio altuen esposizioak zorabioak, buruko mina, arnas narritadurak edo arnasteko zailtasunak eragin ditzake. Oso kontzentrazio altuek hurrengo sintomak eragin ditzakete: logura, espasmoak, nahasketa, konorte eza, koma edo heriotza.
  • Likidoak edo lurrunak azala, begiak, eztarria edo birikak narrita ditzake. Zilarraren erabilera okerra edo inhalazioa kaltegarria edo hilgarria izan daiteke.
  • Irenstearen arriskuak: neurriz toxikoa. Urdaileko minak, goragaleak, okadak, beherakoa eta narkosisa eragin ditzake. Materiala irensten bada eta biriketara xurgatzen bada edo goragalea gertatzen bada, pneumonia kimikoa eragin dezake, hilgarria izan daitekeena.

Zilarraren konposatu bat edo batzuen gainesposizioak hurrengo efektuak izan ditzake laborategiko animaliengan:

  • giltzurrun-oinazeak
  • oinaze okularrak
  • birika-oinazea
  • oinaze hepatikoak
  • anemia
  • oinaze zerebralak

Zilarraren konposatu bat edo batzuen gehiegizko esposizioak gizakiengan hurrengo efektuak izan litzaketela suposatzen da (oraindik ikerketen bitartez berretsi behar diren efektuak dira):

  • anormaltasun kardiakoak
  • nerbio-sistemako kalte iraunkorrak eta kalte-zerebralak
  • neurotoxinen ekoizpen handia

Erreferentziak

  1. Les poinçons de garantie internationaux pour l'argent. Suivi d'une étude de W. Van Dievoet sur les poinçons européens de la Révolution et de l'Empire et des poinçons actuels.. (20ème éd. argitaraldia) Tardy 1995 ISBN 2901622178. PMC 36097644. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  2. «Ask OCLC» OCLC Micro 7 (5): 8–8. 1991-05  doi:10.1108/eb055968. ISSN 8756-5196. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Plata Coloidal la alternativa al antibiótico farmaceutico» Limonnela - Limpieza Verde 2014-02-23 (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  4. Stepanenko, M. A.. (1975-9). «[First results of the work of the urban cytological laboratory»] Zdravookhranenie Kirgizii (5): 7–10. ISSN 0132-8867. PMID 1946. (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  5. (Gaztelaniaz) «La plata "potencia el efecto de los antibióticos"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
  6. «Plata (Ag) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente» www.lenntech.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.