Zikloi polar

Zikloi polarra edo zikloi artikoa behe presioko sistema atmosferikoa da, 1000 eta 4500 kilometro artekoa, non airea erloju-orratzen kontrako noranzkoan doan (ipar hemisferioan). Errotazio honen arrazoia zikloi tropikalen berbera da, Coriolis efektua. Fronte polar batean sortzen dira.[1] Horrelako fenomenoak ez dira depresio edo aska polarrarekin nahastu behar, azken hauek urakan baten antzeko portaera baitute.

Behe presioko sistema bat Islandiako hego-ekialdeko kostaldean hasita.

Jarduera ziklonikoa Eurasiako Artikoan ohikoagoa da, neguan 15 zikloi inguru izanda. Zikloi polarrak Groenlandian eta Kanadako Artikoan ere gertatzen dira. Zikloi polarrak urteko edozein unetan gerta daitezke. Hala ere, udako zikloiak negukoak baino ahulagoak izaten dira. Meteorologoek ez dituzte asko ikertu, biztanle gutxiko eremuetan gertatzen direnez kalteak oso gutxitan eragiten dituztelako.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) front polaire. .

Kanpo estekak

Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.