Ziklogenesi lehergarri
Ziklogenesi lehergarri behe presio gune baten garapen azkarra izendatzeko erabilitako izena da. Aire masa hotzak eta beroak talka egin eta atmosferak ezaugarri jakin batzuk dituenean, behe presio gune indartsua garatzen da oso denbora gutxian. Mota horretako ziklogenesiz sortzen dira esaterako Ipar Amerika eta Europa bitartean sortutako hainbat behe presio gune.
Urtean zehar hainbat aldiz ematen diren arren, arraroa da, mota horretako behe presio gune bat jendea bizi den guneetaraino iristea.
Klaus ekaitza
Sakontzeko, irakurri: «Klaus ekaitza»
2009ko urtarrilean, garapen azkarreko behe presio gune batek, 150 kilometro orduko haizeak, kalte material ugari eta 20 hildakotik gora eragin zituen Katalunia eta Frantzian.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.