Zihara Enbeita
Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo, 1976ko abuztuaren 25a) bertsolaria, gai-jartzaile, bertso-eskolako irakaslea[1] eta kazetaria.
Zihara Enbeita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1976ko abuztuaren 25a (47 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Jon Enbeita |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Irekia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Irakaslea(k) | Jon Lopategi |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta bertsolaria |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea Bizkaia Irratia Argia EITB Berria Bertsolari (aldizkaria) |
Kidetza | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Udako Euskal Unibertsitatea |
Txikitan Jon Lopategik gidatutako bertso-eskolan eta Muxikako Garriko bertso-eskolan aritu zen. Hainbat bertso saio eta txapelketatan partu hartu zuen 1988tik 1998ra arte,[2][3] Gai-jartzailea eta bertso-eskolako irakaslea izan da, eta bertsolaritzaz ere idatzi du bere kazetari lanean.[4]
« | Lopategiren eragina ez da mugatzen oholtza gainean dabiltzan bertsolarietara. Bertsolaritza ez da bakarrik bertsotan egitea. Batzuk ez gara bat-batean aritu eskolartekotik harago, baina ahozkotasuna landu dugu, idatzi egiten dugu, kazetaritzan aritzen gara. | » |
Kazetari aritu izan da Bertsolari aldizkarian,[1] Bizkaia Irratian esatari (2003-2004), Argian (2007-2011),[6] Berrian (100 baino gehiago dira idatzi zituen kolaborazioak 2013tik 2016ra bitarte Larrepetit izeneko atalean),[7] EiTBko Azpimarra saioko kolaboratzailea (2015-2016), eta UEUko hasieran prentsa-bulegoan (2001-2005) eta 2016tik komunikazio-taldean.[8]
Lagundu nire kabuz egiten webgunea sortu zuen ikuspuntu pedagogikotik umeen garapenerako beharrezko ez den edozein laguntza murrizte aldera, umeentzako traba delakoan. Hainbat pedagogoren iritzia bildu du horretan. Ideia nagusia da seme-alabek, esaten ez badigute ere, etengabe hau eskatzen digutela "lagundu egidazu nire kabuz egiten".[9][10]
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zihara Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
- «Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (6. 1998)» BDB Bertsolaritzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
- Zihara Enbeitaren zenbait bertso (18). (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
- Berasategi Otamendi, Gorka. (2019-02-08). «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
- Berasategi Otamendi, Gorka. (2019-02-08). «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
- «Argiako egilea: Zihara Enbeita» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
- Berria.eus. «Zihara Enbeita | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
- UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
- «Lagundu nire kabuz egiten» Scoop.it (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
- Enbeita, Zihara. (2013). «Lagundu nire kabuz egiten» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
Kanpo estekak
- @ziharae Twitter kontua
- Zihara Enbeita. Artizarra sare sozial profesionalean
- Zihara Enbaitaren artikuluak Berria egunkarian
- Zihara Enbeita Guraso.eus atarian (Gurasoen premiak asetzeko gunea)