Zigor Iturrieta

Zigor Iturrieta Ruiz (Euba, Zornotza, 1974ko irailaren 14a) bizkaitar ultramaratoilaria, sukaldaria eta telebista aurkezlea da.

Zigor Iturrieta

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1974ko irailaren 14a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta ultramaratoilaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Kirol ibilbidea

Gaztetatik hasi zen kirola egiten, hasieran mendi-eskalada eta ondoren triatloiak. 2009 urtean egindako hiru ultra maratoiek UTMBan parte hartzeko aukera eman zioten. 2011 urtean Transgrancanaria, Trail du Sancy eta G2H lasterketak irabazi zituen.

Sukaldaritza eta telebista

Leioako Ostalaritza Eskolan ikasketak egin eta jatetxe onenetan (Martin Berasategi, Michel Guerard, Zuberoa jatetxea, Etxebarri, Juantxu,…) lan egin ondoren 2000 urtean katering enpresa batean sartu zen. 2014 urtean Euskal Telebistako Txoriene sukaldaritza programa abiatu zuen.[1] Ondoren Chiloé, Lasterka Munduan programa ere aurkeztu zuen, bertan mendi-lasterketak eta munduko toki desberdinetako gastronomia uztartu zituen.[2]

Erreferentziak

  1. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Euskal sukaldarien errezetak ETB-1n | EiTB Txoriene. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  2. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. 'Chiloé, Lasterka Munduan' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en. (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).

Kanpo es tekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.