Zifra

Zifra edo digitua (hatza latinez) zenbakiak idazteko erabiltzen den sinboloetariko bakoitza da.

Zenbaki-sistema hamartarrean, arabiar zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 dira. Horrela, 157 zenbakia hiru zifraz osatuta dago 1, 5 eta 7.

Zenbaki-sistema hamaseitarreko zifrak 0, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, A, B, C, D, E eta F dira.

Zifra erromatarrak I, V, X, L, C, D eta M dira.

Zenbakiak zifra bakarrekoak nahiz zifra anitzekoak izan daitezke; adibidez, zazpi zenbakia zifra bakar batez adierazten da: 7; zazpiehun eta hogeita hamabi zen


bakia, berriz, hiru zifraz adierazten da: 732.

Grafia sinboloak

Zenbaki-sistematan, zenbakiak adierazteko digituak konbinatzen dira. Balioa digituaren posizioak ematen badu, posizio-notazioa dela esaten da. Digituek balio finkoa baldin badute, posizioaren menpean ez dagoena, gehitze-notazioa dela esaten da; erromatar zenbaki-sistema, esaterako.

Balioa01234567891020304050607080901002003004005006007008009001 00010 000
Arabiar zifrak, mendebaldeko alfabetoaابجدهوزحطيكلمنصعفضقرستثخذظغش
Arabiar zifrak, ekialdeko alfabetoaابجدهوزحطيكلمنسعفصقرشتثخذضظغ
Ekialdeko arabiar zifrak٠١٢٣٤٥٦٧٨٩
Ekialde Urruneko arabiar zifrak۰۱۲۳۴۵۶۷۸۹
Txinatar edo japoniar zifrak
Europar zifrak0123456789
Greziar zifra jonikoakαβγδεϛζηθικλμνξοπϟρστυφχψωϡ
Hebrear zifrakאבגדהוזחטיכלמנסעפצקרשת(ך)(ם)(ן)(ף)(ץ)
Erromatar zifrakIVXLCDM
Thailandiar zifrak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.