Zidanta I.a
Zidanta I.a, errege hitita bat izan zen. Ondo zehaztu gabeko denbora tarte batez gobernatu zuen, gutxi gora-behera, K.a. 1550eko hamarkada inguruan.
Tronuan bere aurrekoa izan zen Hantil I.aren suhia, bere aitaginarrebari errege bihurtzea ahalbidetu zion Mursili I.aren hilketan parte hartu zuen. Hantil I.ak hogeitamar urte errege bezala eman ondoren, Zidantak hil egin zuen, baita haren semeetako batzuk ere, hititar inperioko errege izateko.
Bere erregealdiari buruz, ez da askorik ezagutzen, froga dokumentalik ez baita geratu, eta, gainera, laster hil zuen bere seme Ammunak.
Aurrekoa Hantil I.a |
Errege hitita K.a. 1560-K.a. 1550 |
Ondorengoa Ammuna |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.