Gerra informatiko
Gerra informatikoa, zibergerra edo ziberasoa (ingelesez cyberwar) ziberespazioan eta informazio teknologiekin gauzatutako gatazka da. AEBetako Richard Clarke segurtasun adituaren arabera, gerra zibernetikoa Estatu batek beste herrialde bateko ordenagailu edo sereetan sartzeko asmoz burututako ekintza multzoa litzateke, kalteak edo aldaketak sortzeko asmoz. Bruce Schneier segurtasun zibernetiko asituaren arabera, maiz gerra zibernetiko definizioa ongi erabiltzen ez dela baieztatzen du, oraindik eremu zibernetikoan gerra bat nolakoa den eta gerra amaituta ziberemu hori nola geldituko ote den ez baidakigu. Gabriela Sandroni ikertzailearen arabera, gerra zibernetikoa ziber eremuaren ezaugarri batzuei atxikitua dago, partaide nagusitzat Estatuak izateaz gain, arrazoi politikoak ditu.[1].
Etsaiaren informazioan eta sistemetan aldaketak eragiteko burutzen diren ekintza multzoa bezala ere definitu daiteke, era berean informazioa erasotzailearen sistemen aurka babesten da.
Erreferentziak
- Sandroni, Araujo Gabriela. Prevención de Guerras Cibernéticas. IV Simpósio de Pós-Graduação em Relações Internacionais do Programa "San Tiago Dantas" (UNESP, UNICAMP y PUC/SP). ISSN 1984-9265. Disponible en español en: https://www.academia.edu/5484868/PREVENCI%C3%93N_DE_GUERRAS_CIBERN%C3%89TICAS%5B%5D