Zibergara Elkartea
Zibergara 2012ko udan[1] Bergaran sortutako eta jomugan Debagoieneko burujabetza teknologikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Elkarte bezala erakundetu zen 2023. urtean.
Zibergara Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | elkartea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Historia | |
Sorrera | 2012 |
webgune ofiziala |
Helburuak
Ondorengo helburuak ditu bere estatutuen arabera: [2]
- Teknologia libreak ekonomia sozialaren ikuspegitik sortu, sustatu eta saretzea.
- Burujabetza teknologikoaren bidean pausuak ematea, burujabetza materialen ikuspegi integrala bermatuz, eta interkooperazioa, elkartasuna eta zaintza harremanen eta proiektuen erdigunean jarriz.
- Merkatuaren gainetik herri eta komunitateek teknologiari loturiko gaietan erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
- Herritarrak arlo teknologiakoan gaitu eta ahalduntzea, azpiegituren zein sortu daitezkeen proiektuen gaineko erabakiak hartu ahal izateko.
Proiektuak
Hainbat proiektu landu dituzte sorreratik.[3]
Teknologia libreko proiektuak jendartean:
- MokolokoM[4]: proiektu komunikatiboa. Talde eta pertsonen webgune/blog-ak sustatzeko zerbitzari komun bat eta agregatzaile bat (2014tik).
- Elkartela[5]: Bergarako horma digitala da. Telegrameko kanal honetan itsasten dira herriko ekimenak iragartzeko kartelak.
- Batu: Bergarako agenda amankomunatua Ehundurekin batera, Gacio teknologiarekin (2023tik).
Proiektu sozioekonomikoak:
- EHUNA: Bergaran eta Debagoienean telekomunikazio operadora herritarra sortzeko proiektuan (2023tik).
- Guifi.net[6]: internet sare libre eta neutrala Euskal Herrian eta Debagoienean zabaltzeko ekimena (2014tik).
Formazio eta Jarduerak:
- Eskuliburu Ilustratuta[7]: irratsaioa teknologia, produkzio eredu berri eta kultura librearen inguruan Txapa Irratian (2014-2015).
- Wikiehundu: wikipedia kultura zabaldu eta Bergarako edukia editatzeko ekimena.
Azpiegitura eta zerbitzu aurreratuak:
- Nextcloud[8]: laino partekatua martxan daukagu elkarteko bazkideentzat (2023tik).
- Herri liburutegi digitala: Bacalhau taldearekin batera liburu elektroniko askeak partekatzeko proiektua (2015).
Teknologiaren erabilera:
- MokoLoL[9]: Euskalgintza, burujabetza teknologikoa eta artea batzeko sorturiko Telegramerako sticker paketea (2018)
Erreferentziak
- «Zibergara: teknologia berriek batu duten boskote gaztea - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2022-12-17). «Zibergara burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- Proiektuak – zibergara.net. 2014-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
- MokolokoM – Bergarako Internet Jarioa. 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «elkartela» Telegram (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Bailaran 'guifi.net' dinamizatu nahian - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- Eskuliburu ilustratua – Txapa Irratia 97.20 FM. (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Nextcloud» Nextcloud (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Add sticker set MokoLoL on Telegram» Telegram (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.