Ziape-gas
Ziape-gasa gerra kimikoan erabiltzen den agente besikatzaile eta zitotoxiko bat da. Giro-tenperatura arruntean kolorerik gabeko likido likatsua da, halere, normalki ziapearen antzeko likido marroi-horixka gisa agertzen da, hortik bere izena. Batzuetan baratxuri, tipula edo ziapearen usaina du, bestetan ez du inongo usainik
Ziape-gas | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H8Cl2S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | sufre, karbono eta kloro |
Aurkitze data | 1822 |
Mota | mustard (en) eta tioeter |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | |
Errefrakzio indiziea | 1,5313 (20 °C, 589 nm) |
Fusio-puntua | 13,5 °C 14,45 °C |
Irakite-puntua | 198 °C (101,325 kPa) 227,8 °C (ezezaguna) |
Deskonposizio-puntua | 180 °C |
Lurrun-presioa | 0,072 mmHg (20 °C) 0,11 mmHg (25 °C) |
Masa molekularra | 157,972 Da |
Erabilera | |
Rola | dermatologic drug (en) , kantzerigeno eta alkylating agent (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
4
1
|
Batezbesteko dosi hilgarria | ikusi
|
Flash-puntua | 105 °C |
Eragin dezake | sulfur mustard exposure (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | QKSKPIVNLNLAAV-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 505-60-2 |
ChemSpider | 21106142 |
PubChem | 10461 |
Reaxys | 1733595 |
Gmelin | 25434 |
ChEBI | 324535 |
ChEMBL | CHEMBL455341 |
NBE zenbakia | 2810 |
RTECS zenbakia | WQ0900000 |
ZVG | 510748 |
DSSTox zenbakia | WQ0900000 |
EC zenbakia | 684-527-7 |
ECHA | 100.209.973 |
MeSH | D009151 |
UNII | T8KEC9FH9P |
KEGG | C19164 |
1915ean Wilhelm Lomme eta Wilhelm Steinkopf alemaniar kimikariek sintetizatu zuen, alemaniar agintari militarren asmoa ziape gasaren bidez etsaia ezgaitu eta gudalekua kutsatzea izan zen. Lehenbizikoz, Lehen Mundu Gerran zehar, Alemaniar Armada Inperialak erabili zuen.
Toxikotasuna
Ziape-gasaren eraginak osasunean hura jasan duen pertsonak jasotako gas kopurua, erasoaren iraupena eta zipa-gas mota edo aldaeraren araberakoa da. Orokorrean, sintomak ez dira gasaren eraginpeko unean bertan jasotzen, handik ordu batzuetara baizik.
Zantzu eta sintomak:
- Larruazala: gorritzea eta 6-12 ordutara baben agerpena.
- Begiak: narritadura, mina eta negar-jarioa eragin dezake, eta kopuru handiekin baita erredurak eta itsutzea ere.
- Arnas sistema: min sinusuala, eztula, eztarriko mina eta arnasa hartzeko zailtasuna.
- Lisuriketa sistema: sabeleko mina, beherakoa, ondoeza eta botagura.
- Garuna: dardarak, koordinazio eza eta gasarekiko esposizio luzea izan baldin bada konbultsioak ere bai.