Ziaboga

Ziaboga arraunontzi bat baliza baten inguruan biratzean datzan maniobra bat da; ontziaren ibilbidearen noranzkoa aldatzeko egiten da: istriborreko lagunek bogan egiten dute, ababorrekoek ziatu, eta aurrekoak arraun motza sartzen du uretan, indar eginez.

Ziaboga egiten

Batzuek zia eta besteek boga egiten dutelako du izen hori maniobrak, hau da, ziaboga.

Kirikoren ziaboga

Gaur egungo ziaboga emateko era modernoa Kiriko patroi donostiarraren kuadrillak asmatu zuen. Hauxe dio kronista batek 1894ko Kontxako Banderan aritu zen Kirikoren ontziak plazaratutako ziaboga berritzaileari buruz:

« Un cronista señalaba que "para dar más rápido el giro, el proel de Amigos utilizaba un remo-timón en proa, lo que conseguía de forma vertiginosa. Esta maniobra, que es lícita, causó asombro entre las gentes de mar".  »
AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.

Erreferentziak

    Bibliografia

    • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.