Zhao Ziyang

Zhao Ziyang (Henan, 1919ko urriaren 17a - Pekin, 2005eko urtarrilaren 17a) txinatar politikaria izan zen. Txinako hegoaldean, 1950. urte inguruan, hasi zuen bere jarduera politikoa. Bertan, hainbat kargu bete zituen Alderdi Komunistaren barruan; Zhao Ziyangen ekintza nagusia Guangdongen egin zuen lurren banaketaren legea izan zen. Probintzia hartako arduradun nagusi izan zen 1967. urtera arte. Urte hartan, Kultura Iraultzaren ondorioz, bazterturik gelditu zen alderdian. Baina 1971n, berriz ere indarrean agertu zen Mongoliako buru politiko gisa. Handik urtebetera, atzera, Guangdongen zen, berriz ere, Iraultza Biltzarraren buru; Sichuanen ekonomiaren erreforma arrakastatsu bat bideratu zuen, Deng Xiaoping lagun zuela, 1980. urtera arte. Alderdiaren Batzar Nagusiko kide izan zen 1973tik aurrera, eta Politburoko kide 1979tik aurrera. 1980an, lehen ministrorde aukeratu zuten, eta urte hartan bertan, gobernuburu izendatu zuten Hua Guofengen ordez. 80. hamarraldian, Zhao marxismoaren errebisionistatzat hartua izan zen. Gobernuaren gardentasuna eta elkarrizketa nazionalaren alde egin zuen, jende xehea barne hartuko zuena. 1989an Tiananmen plazako protestak etorri ziren. Buruzagi komunistak protestak itoaraztearen aldekoak ziren. Zhao ez zegoen ados. Manifestariak ez ziren sakabanatu, eta masakrea gertatu zen. Horren guztiaren ondoren, Zhaori kargu guztiak kendu zizkioten eta etxean egotera behartu zuten. 2005ean hil zen, gaixotasunez.

Zhao Ziyang

Txinako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia

1987ko azaroaren 1a - 1989ko ekainaren 23a
Hu Yaobang - Jiang Zemin
Txinako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia

1987ko urtarrilaren 16a - 1989ko ekainaren 24a
Hu Yaobang - Jiang Zemin
Vice Chairman of the Chinese Communist Party (en) Itzuli

1981eko ekainaren 29a - 1982ko irailaren 12a
Txinako Alderdi Komunistaren Batzorde Iraunkorraren Idazmahaiko kidea

1980ko otsailaren 23a - 1989ko ekainaren 23a
Secretary of the CCP Guangdong Committee (en) Itzuli

1974 - 1975
Ding Sheng (en) Itzuli - Wei Guoqing (en) Itzuli
Secretary of the CCP Guangdong Committee (en) Itzuli

1965 - 1967
Tao Zhu (en) Itzuli - Huang Yongsheng (en) Itzuli
member of the National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli


Hautetsia: 5th National Committee of the Chinese People's Political Consultative Conference (en) Itzuli
Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluko lehen ministroa


Hua Guofeng - Li Peng
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak趙修業
JaiotzaHua County (en) Itzuli, 1919ko urriaren 17a
HerrialdeaTxinako Errepublika (1912–1949)  (1919ko urriaren 17a -  1949)
 Txinako Herri Errepublika  (1949 -  2005eko urtarrilaren 17a)
BizilekuaPekin
HeriotzaPekin, 2005eko urtarrilaren 17a (85 urte)
Hobiratze lekuaBabaoshan Revolutionary Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Liang Boqi (en) Itzuli  (1944 -  2005eko urtarrilaren 17a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaTxinako Gazte Liga Komunista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Find a Grave: 10335480 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhao Ziyang Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.