Zhang Yufei
Zhang Yufei (txinera sinplifikatuz: 张雨霏; pinyinez: Zhāng Yǔfēi, Xuzhou, 1998ko apirilaren 19a) igerilari txinatarra da. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan lau domina lortu zituen, urrezko bi eta zilarrezko bi.
Zhang Yufei | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Xuzhou, 1998ko apirilaren 19a (25 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nanjing Sport Institute (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 57 kilogramo |
Altuera | 174 zentimetro |
Ibilbidea
Amak bultzatuta, hiru urterekin hasi zen igeri egiten, ama bera entrenatzaile zuela. 14 urte baino ez zituela, 2008an, txapeldun olinpikoa izandako Liu Zige garaitu zuen 200 m tximeleta proban, Pekinen jokaturiko Munduko Kopan, eta, hurrengo urtean, Txinako igeriketa selekzioan sartu zen. 2014an egin zuen nazioarteko debuta, Gazteen Udako Olinpiar Jokoetan, eta bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta zilarrezko bi.[1]
Olinpiar Jokoak
Tokioko Olinpiar Jokoetan, urrezko bi domina eskuratu zituen, 200 m tximeletan (Olinpiar errekorra hautsiz 2.03.86 denborarekin) eta 4x200 m librean (taldeak munduko errekorra hautsi zuelarik 7:40,33 denborarekin); honako hauek osatzen zuten taldea: Yang Junxuan, Tang Muhan, Zhang Yufei, Li Bingjie, Dong Jie eta Zhang Yifan-ek; azken biak ez zuten finalean (munduko errekorreko lorpenean) parte hartu.[2] 100 m tximeletan, bigarren egin zuen Maggie MacNeil kanadarrarengandik 5 ehunenekotara.[3][4]
Udako Olinpiar Jokoak
Joko Olinpikoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2020 | Tokio Japonia |
100 metro tximeleta, emakumezkoa[5] | 55.64 | |
2020 | Tokio Japonia |
200 metro tximeleta, emakumezkoa[6] | 2:03.86 | |
2020 | Tokio Japonia |
4x200 Estilo libreko erreleboa,(ME), emakumezkoa[7] |
7:40.33 | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 Igeri-estiloko erreleboa mistoa[8] |
3:38.86 | |
Gainerako emaitzak
Munduko Uretako txapelketak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2015 | Kazan ( Errusia) | 200 metro tximeleta | 2:06.51 | |
2015 | Kazan ( Errusia) | 4 × 200 m erreleboak libre | 7:49.10 | |
2017 | Budapest ( Hungaria) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:41.25 | |
Munduko Igeriketa txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Doha ( Qatar) | 400 metro libre | 3:59.51 | |
2016 | Windsor ( Kanada) | 200 metro tximeleta | 2:05.10 | |
2017 | Hangzhou ( Txina) | 4 × 100 m medley | 3:48.80 | |
Asiako Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Incheon ( Hego Korea) | 4 x 100 m libreak | 3:37.25 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 200 metro tximeleta | 2:06.61 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:40.45 | |
2018 | Jakarta ( Indonesia) | 100 metro tximeleta | 57.40 | |
Gazteen Olinpiar Jokoak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 x 100 m librea | 3:41.19 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 × 100 m medley | 4:03.58 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 4 × 100 m medley erreleboak mixtoa | 3:49.33 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 100 metro tximeleta | 57.95 | |
2014 | Nanjing ( Txina) | 200 metro tximeleta | 2:08.22 |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Zhang Yufei Bio» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
- (Ingelesez) «Swimming-China's 'butterfly queen' Zhang wins double gold» Reuters 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2021-08-18).
- «Zhang Yufei» olympedia.org 2021-10-07an begiratua. (Ingelesez)
- "Zhang Yufei" olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
- Igeriketa. 100 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa. 200 m tximeleta, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, 4x200 Estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
- Igeriketa, '4x100 igeri-estiloko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)