Zezin
Zezina edo gatzartua (gaztelaniaz: cecina, θeˈθina ahoskatua) okela ihartu eta gazitua da.[1] Urdaiazpikoaren antzekoa da, baina txerrikia erabili beharrean, behikia edo zaldikia erabiltzen da. Gaztela eta Leon aldean du jatorria: Leongo zezin ketua ospetsuena da. Mexikon eta Paraguain, zezina ere esaten diote okela onduari, baina Espainian ez bezala, marinatuta prestatzen dute.[2]
Zezin | |
---|---|
Beste izenak | Gatzartu |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Eskualdea | Gaztela eta Leon |
Osagaiak | Behiki |
Kaloriak | 216 - 237 kcal. |
Edukiera proteinikoa | 33 - 39 g. |
Karbohidratoak | 0 g. |
Gantzak | 9 g. |
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Menu in Progress: Anatomy of an Oaxacan Carniceria.. .
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.