Zezen Eseri

Tȟatȟáŋka Íyotake (lakota ortografia estandarrean), ezagunagoa Zezen Eseri[1] goitizenaz (c.1831 - 1890eko abenduaren 15a) siux buruzagia eta gizon sakratua izan zen, hunkpapa lakota etniakoa. Zezen Eserik, siux eta txeiene etnietako 3.500 gudari Zalditeriako 7. Erregimentuaren aurka gidatuta, estatubatuarrak garaitu zituen, 1876an. Estatu Batuetako armadak jazarria, Zezen Eserik Kanadara eraman zituen bere gizonak, 1881. urte arte. Urte hartan Estatu Batuen menpeko lurretara itzuli ziren, errenditzeko eta hala gatazka amaitzeko. Zezen Eseri preso hartu zuten, baina geroago amnistiatua izan zen. Hurrengo urteetan, Zezen Eserik Buffalo Billen ikuskizunean parte hartu zuen.[2]

Zezen Eseri

(1885)
tribu-buruzagi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJumping Badger, Ȟoká Psíče
JaiotzaGrand River (en) Itzuli, 1831
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaLakota
Ameriketako Estatu Batuetako amerindiarra
Lehen hizkuntzadakota
HeriotzaDakotako Lurraldea, 1890eko abenduaren 15a (58/59 urte)
Heriotza moduaGun shot wounds (en) Itzuli: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Light Hair (en) Itzuli
Seen-by-her-Nation (en) Itzuli
Snow-on-Her (en) Itzuli
Four-Robes-Woman (en) Itzuli
Scarlet Woman (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
dakota
Lakota (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia eta medikuntza gizona
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakGreat Sioux War of 1876 (en) Itzuli

Musicbrainz: e1a66948-a5f5-45dd-895d-733fa6fdf416 Find a Grave: 955 Edit the value on Wikidata

Zahartzaroan, gizon zuriak indioen lurretatik kanporatuko omen zituzten dantza mistikoen erlijio mugimenduak erakarri zuen Tȟatȟáŋka Íyotake. Estatu Batuetako gobernuak hori mehatxutzat hartu zuen, eta Tȟatȟáŋka Íyotake atxilotzeko agindua eman zuen. Sortu zen zalapartan, Zezen Eseri eta haren semea hil zituzten.

Izena

Gizon zuriak jarri zion Sitting Bull (Zezen Eseri) izena; berez, lakota hizkuntzan, Tȟatȟáŋka Íyotake izenak «zezenak eserarazten dituena» esan nahi baitu.

Bizitza

Gaur egun gogoratua da gizon zuriaren aurkako borrokan suhar jardun zuelako, indiarrak erreserbetan sartzearen kontra. Aipatzekoak dira Pahá Sápa (Black Hills; euskaraz Muino Beltzak) muino sakratuak Estatu Batuetako gobernuko gizon urre-nahien eskuetatik babesteko egin zituen ahaleginak eta guduak.[3] 1876an Little Big Horngo guduan Custer jeneralari irabazi bazion ere,[4] azkenik Pahá Sápa muinoak gobernuak bereganatu zituen.

Tȟatȟáŋka Íyotakek erbestera jo zuen orduan, Kanadara. Indiarrei gelditzen zitzaien lurra urria zen, eta balio handirik gabea, eta goseak hiltzen ari ziren. 1881. urtean erbestetik itzuli zen.[5] Mugan, ordea, bahitu eta preso eraman zuten. Tȟatȟáŋka Íyotake geratzen zen buruzagi nagusia zen, eta azkenean askatu zuten.

1889. urtearen inguruan erlijio mugimendu berri bat zabaldu zen siuxen artean: Espirituen dantza. Erlijio horrek iragartzen zuen siuxak salbatuko zituen mesias baten etorrera, eta gizon zurien desagertzea.[6] Dantza modu hori zabaldu egin zen, eta kezkagarria bihurtu zitzaion gobernuari dantza horren inguruan sortu zen mistika. Kontu horrek gauza onik ez zekarrela eta, zerbait egitera deliberatu ziren. 1890. urteko abenduan, William F. Drum teniente koronelak, Fort Yatesko osteen buruak, Miles jeneralaren agindua jaso zuen: Tȟatȟáŋka Íyotake bahitu beharra zegoen. Abenduaren 15ean, buruzagia bahitzera joan, eta borroka hartan hil zen Tȟatȟáŋka Íyotake.[7]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zezen Eseri Aldatu lotura Wikidatan
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 189. arauaː Amerindiar buruzagien izenak. .
  2. «SITTING BULL (Continued)» www.manataka.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  3. (Ingelesez) Sitting Bull. (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  4. «Battle of the Little Bighorn - Native American History - HISTORY.com» HISTORY.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  5. (Ingelesez) «Sitting Bull | HistoryNet» www.historynet.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  6. «Ghost Dance» www.hanksville.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  7. (Gaztelaniaz) «La masacre navideña del Séptimo de Caballería» Bizkaia - El Correo.com 20151229001803 (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.