Zeusen tenplua (Gerasa)

Zeusen tenplua Gerasan dagoen santutegi baten barruko tenplua da, foroaren hego-mendebaldeko muino batean. Zeusi eskainia da eta 162-163an eraiki zen aurreko beste tenplu erromatar baten gainean.

Zeusen tenplua (Gerasa)
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanJerax Gobernazioa
HiriaJerax
Koordenatuak32°16′35″N 35°53′16″E
Map
IzenaZeus

    Historia

    Toki hartako lehen gurtza lekua, seguruenik, haitzulo bat izan zen, K. a. VII. mendetik K. a. VI. mendean zehar. Gurtzeko leku hau denboran zehar mantendu zen, eta, erromatar garaian, temenos (patio sakratua) zabala zuen santutegi bat eraiki zen.

    Zeusen santutegiaren eraikuntza 22-23an[1] hasi zen, korridore gangatua zuen zabalgune ederra 27-28an amaitu zen, bertako arkitekto baten zuzendaritzapean[2], eta eraikuntza horren kostua, santutegiko funts espezifikoekin ordaindua dudarik gabe, jarraian itzuli zuten fededunen dohaintzek berrogei urtetan.

    Naos berri bat egin zen 69-70 urtean[2].

    Bigarren mendean zehar, eraikina aldatu eta egungo Zeusen tenplua eraiki zen. Santutegia, hiriaren gainean zegoen muino baten gainean kokatua, temenosera ematen zuen eskailera monumental baten aurrean zegoen[3].

    Deskribapena

    Zeusen santutegia erromatar hiriaren hegoaldeko muturrean zegoen terraza batean kokatzen zen. Hiri erromatarraren plan ortogonalean sartzen ez zenez, foro obalatuak (Zeusen santutegitik hego-mendebaldera) funtzio integratzailea izan zuen, hiri-plangintzari dagokionez. Hala ere, Zeusen santutegiaren kokapen apur bat periferiko hori ez zen originala izan bertan garatu baitzen hiriaren kokapen helenistikoa.[4]

    Antzina, plaza Obalatuko zabalgunean zegoen harmailadi batetik esparru sakratura sartzen zen. Bazeuden eskailera batzuk Zeusen tenplura igotzen zirenak hurbileko barruti sakratutik; tenplua, aldi berean, erliebe malkartsua berdintzeko ganga-formako korridore baten gainean eraikita zegoen. Korridore hau, ziur aski, ukuilu, kuartel eta biltegi bezala erabiltzen zen. Tenpluak 15 metroko altuera zuten zutabe korintoar ikaragarriak zituen.

    Temenosak (patio sakratua), beheko solairuan, aldarea zuen eta bertan egiten ziren sakrifizioak.

    Gaur egun tenplu nagusiaren kanpoko horma geratzen da, zortzi zutabeekin.

    Nahiz eta erosioak, lurrikarak eta harrapaketek kokalekua kaltetu, bere eskala eta handitasuna oraindik handia da.

    Erreferentziak

    1. Sartre, Maurice. (1994). El oriente romano : provincias y sociedades provinciales del Mediterráneo oriental, de Augusto a los Severos : (31 a. de C.-235 d. de C.). Akal, 371 or. ISBN 84-460-0412-7. PMC 34206749. (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
    2. Seigne Jacques. Sanctuaire de Zeus à Jerash (le) : éléments de chronologie. In: Syria. Tome 62 fascicule 3-4, 1985. 287- 295 or.
    3. (Ingelesez) «Temple of Zeus» World Monuments Fund (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
    4. Lichtenberger, Achim. (2008). Artemis and Zeus Olympios in Roman Gerasa and Seleucid religious policy, in: T. Kaizer (ed.), The Variety of Local Religious Life in the Near East in the Hellenistic and Roman Periods. RGRW 164; Leiden – Boston, 133-153 or..

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.