Zesarren erramu koroa

Zesarren erramu koroa (frantsesez: Les Lauriers de César), Asterixen komiki saileko 18. abentura da. Hasiera batean, Pilote aldizkariaren 621. (1971ko irailak 30) eta 642.aren (1972ko otsailak 24) bitartean argitaratu zen, eta, liburu bezala, 1972an bertan.

Zesarren erramu koroa
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny
Argitaratze-data1972
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaDargaud
ISBN978-1-906587-28-4
Orrialdeak48
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1972
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Jainkoen egoitza Zesarren erramu koroa Aztia (Asterix)
Artikulu hau komikiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa (argipena)».

Istorio honetan, Asterix eta Obelix Erromara doaz, baina ez erromatarren aurka borrokatzeko, baizik eta herrixkako buruzagi den Abrarakurzixentzat, Julio Zesarren erramu koroa lortzeko.

Istorioa

Asterix eta Obelix, Abrarakurzix eta Karabellarekin doaz honen neba Homeopatixen etxera, Luteziara, negozio gizon bikaina izateagatik nabarmentzen dena. Bazkarian zehar, Abrarakurzix mozkortu egiten da, eta bere koinatuari, munduko diru guztia ere, erregosi bat ordaintzeko nahikoa ez duela izango esaten dio, erramuarekin ondutako erregosi bat, baina ez edozein erramu, Zesarren erramu koroakoa baizik. Eta, honetan, Abrarakurzixek, Asterix eta Obelix Erromara bidaltzen ditu, koroaren bila.

Erromara iristean, Asterix, Zesarren jauregian sartzeko modurik onena zein den aztertzen hasten da (eta, jakina, Obelixek, ez du ulertzen zergatik ez den hobea guardiak jipoitu, jauregian sartu, erramu koroa non dagoen galdetu, hartu eta irtetea). Jauregitik gertu, Zesarren esklaboa den Saldaberus ezagutzen dute. Asterixek, Zesarren esklabo izateko zer egin behar den galdetzen dio, eta Saldaberusek, Zesarrek, bere esklaboak, Tifus izeneko baten etxean erosten dituela erantzuten dio.

Ondorioz, Asterix eta Obelix, Tifusen etxera doaz, euren burua esklabo bezala saltzeko asmoz. Obelixek, bere aparteko indarra erakutsiz, azkenean, Tifus konbentzitzen du, esklabo bezala sal ditzan. Beste esklabo batzuekin duten istilu baten ondorioz, Tifus, Asterix eta Obelix bere esklaboen artetik bidaltzen saiatzen da, baina, une horretan, Klaudius Kikilfus agertzen da, eta erosi egiten ditu. Hasiera batean, Asterixek eta Obelixek, Zesarren jauregira joango direla uste dute, baina, azkenean, Klaudius Kikilfusen etxean amaitzen dute. Bertan, Sudurkakus esklaboa ezagutzen dute.

Zesarren jauregitik urrun daudela ikusirik, Sudurkakusek sartzen dituen gelan dagoen guztia sukaldatzen hasten dira, Kikilfusek, Tifusen saltokira itzul ditzan. Sudurkakus eta beste bi erromatar, Asterixek eta Obelixek afaria prestatu duten gelara sartzen dira eta Sudurkakusek, bi galiarrek prestatutakoa dastatzen du, eta abail-abail eginda geratzen da. Janaria, Kikilfus eta bere familiaren aurrera eramaten du, eta han, Grakusek dastatzen duenean, berehala joaten zaio gaueko parrandak eragindako ajea. Besteek ere dastatzen dute, eta, Grakusek, janaria gustuko duela esaten duenean, bere gurasoak eta arreba ere bat datoz, Asterix eta Obelix, zigortuak izatetik libratuz.

Gaua iristean, sukaldera abiatzen dira, eta zarata egiteko zeozer hartzen dute, orain ere, Kikilfusek handik bidal ditzan, baina, besteak esnatu eta jaialdi bat ospatzen da Kikilfusen etxean. Hurrengo goizean, sekulako ajearekin, Kikilfusek, Zesarren jauregira Asterix eta Obelix bidaltzea erabakitzen du, bera ajeak jota dagoela eta. Bi galiarrak irtetera doazela, Kikilfusek deitzen ditu, hartu duen erabakiaren berri emateko eta hara iristen direnean, Zesarren idazkarietako bat den Tiberiusengatik galdetzeko esateko. Baina, bitartean, Sudurkakusek, bi galiarrek postua kenduko diotela pentsatuz, Asterix eta Obelix salatzen ditu Julio Zesar hil nahi izateaz.

Jauregiko sarrerako guardiak, nahiko errez sartzen uzten die, Sudurkakusek jarritako salaketaren berri izatearen ondorioz. Eta, han barruan, erromatar soldadu mordo batek inguratzen dituzte arrazoi honegatik, eta, azkenean, jauregiko ziega batean giltzaperatzen dituzte. Baina laster batean irteten dira bertatik, Obelixen indarraren ondorioz. Zesarren erramu koroaren euren bilaketan, hainbat soldadu jipoitzen dituzte, koroa aurkitu gabe. Goizalderako berriz ziegan egon behar dutela eta, azkar asko itzultzen dira. Erromatarrek, jipoitutako soldaduak ikustean, galiarrek ihes egin dutela uste dute, eta ziegara doaz, han segitzen ote duten ikustera. Handik gutxira, epaiketa egongo dela eta, Titus Txilibitus abokatua bisitan etortzen zaie.

Epaiketa ospatzen hasten da eta fiskala, Asterix eta Obelixen abokatu defendatzaileak erabili behar zuten hitzaldiaren lehen hitzekin hasten da hitz egiten. Honen ondorioz, abokatu defendatzailea kexatu egiten da eta epaiketa, bere defentsa hitzaldia berrikusteko etetea eskatzen du, baina Asterix eta Obelix ez datoz bat. Bi galiarrek, epaileak, erruduntzat jotzea nahi dute, honela, zirkura lehoiekin borrokatzera bidaltzeko, han, Zesar egongo delakoan, eta epaileak, azkenean, negar malko artean, Asterix eta Obelix erruduntzat jo eta lehoietara bidaltzen ditu.

Laster, zirkuko kartzelan sartzen dira, azken janaria izango dena jatera. Irteterakoan, Asterixek, edabe magikoa edaten du. Baina, berehala, Julio Zesar bertan ez dagoela jakiten dute, eta zirkura irteteari uko egiten diote. Azkenean, zenbait eztabaida izan eta zenbait soldadu erromatar jipoitu ondoren, azkenean irten egiten dira, baina, irteterakoan, lehoi bat baino ez dute ikusten, gainontzeko animaliak jan dituena.

Jendea, azkenean, borrokarik egon ez dela eta, zirkutik irteten hasten da, baita Asterix eta Obelix ere. Gauez, lapur batzuekin topo egiten dute, hauekin joanez. Hurrengo gauean, euren lehen kolpea emateko irteten dira, baina, parean, Kikilfusen seme Grakus topatzen dute, eta beste lapurrek, Asterixek eta Obelixek hari lapurtzerik nahi ez dutela eta, borroka gogoa sentitzen dute, eta bi galiarrek jipoia ematen diete. Orduan, berriz ere mozkortuta dagoen Grakusen bidez, Zesar Erromara itzultzear dagoela jakiten dute.

Laster, "Aurigen Txokoa" izeneko tabernan sartzen dira, eta han, berriz ere, Sudurkakusekin topo egiten dute. Hau, Asterix eta Obelix ikustean, beldurtu egiten da, baina bi galiarrek, Sudurkakus bera, Zesarri erramu koroa eutsiko dion esklaboa izango dela jakitean, berarekin prestatzen dute erramu koroaren lapurreta. Gauean zehar, mihiluarekin zenbait koroa egiten dituzte, zesarren erramu koroa ordezteko. Eta, hurrengo goizean, Sudurkakusek erramu koroa lapurtzen du, bere ordez, gauean prestatutako mihilu koroa bat eramanez. Koroarekin, Asterix eta Obelix euren herrixkara itzultzen dira, bertan, Abrarakurzixek aipaturiko erregosia prestatuz. Homeopatixek, ez du oso gogoko erregosia eta, ondorioz, Asuranzeturixen ondoan amaitzen du.

Bitxikeriak

  • Asterix eta Obelix esklaboen artean dauden artean, Sylvester Stalloneren antza duen batekin topo egiten dute, Auguste Rodinen Pentsalaria, Agesandro, Polidoro eta Atenodororen Laokoon eta bere semeak eta Mironen Diskoboloa estatuetako posturak egiten ari dena.
  • Asterixek Kikilfusenean prestatutako "janaria"ren osagaiak, lumatu gabeko oilo bat, Massiliako xaboia, gozokiak, eztia, piperrautsa, mingrana haziak, arrautzak, saltxitxak, gatza eta konfitura dira (eta, dirudienez, lukainka ere gehi dakioke, bere "mirarizko" efektuetan eraginik izan gabe).
  • Asterix eta Obelixen epaiketan zehar, Katon Maiorrek erabilitako esaera ospetsua den Carthago delenda est erabiltzen du fiskalak.
  • Zirku Nagusiko kartzelazaina, abentura honen ondoren, hamabi probak izeneko abenturan agertzen da.
  • Zesar Erroman garaile sartzen denean, kateatuta datozen presoak, Asterixek eta Obelixek hainbestetan itsasontzia hondoratu dien pirata ospetsuak dira.

Pertsona ospetsuen irrimarrak

  • Zirku nagusiko pizti dominatzaileetako bat, Jean Richard aktore frantziarraren irrimarra bat da, Parisen kanpoaldean zoo bat eta zirku bat izan zituena.


Aurrekoa
Jainkoen egoitza
Asterixen abenturak
1972an argitaratua
Ondorengoa
Aztia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.