Zesarion
Ptolomeo XV.a Filopator Filometor Zesar (grezieraz Πτολεμαίος ΙΕ' Φιλοπάτωρ Φιλομήτωρ Καίσαρ) edo soilik Ptolomeo XV.a Zesar, Zesarion ezizenez ezagutua "Zesar Txikia" (Καισαρίων) (K.a. 47ko ekainak 23-K.a. 30), Antzinako Egiptoko ptolomeotar dinastiako azken erregea izan zen, baita Erromako tronua nahi zuenetako bat ere.
Zesarion | |||
---|---|---|---|
K.a. 44ko irailaren 2a - K.a. 30eko abuztuaren 12a ← Kleopatra VII.a - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Alexandria, K.a. 47ko ekainaren 23a | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | Alexandria, K.a. 30 (16/17 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: Pozoia | ||
Familia | |||
Aita | Julio Zesar | ||
Ama | Kleopatra VII.a | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Egiptoko azken erregina izan zen Kleopatra VII.a eta Erromako diktadorea zen Julio Zesarren semea. Bere amaren ondoan errege izan zen bere osaba Ptolomeo XIV.a hil ondoren, honen arreba nagusia zen Kleopatrak pozoitua, Zesarion beraren amak, alegia. Augustorekin lehiatu zen Erroma gobernatzeko. Zesarionen erregealdiak K.a. 44ko irailak 2tik K.a. 30 arte irauten du. Ptolomeotar dinastiako azken egiptoar erregea izan zen.
Biografia
Bere amak, bera, Alexandrian erditu zuen, K.a. 47ko ekainak 23an, Erromara bizitzera joanez, non Julio Zesarrekin bizi izan zen K.a. 46tik. K.a. 44ko martxoak 15ean, Zesar hil egin zuten, honek, Zesarion, Erromako tronurako oinordeko izendatu gabe. Honen ondoren Kleopatra Alexandriara itzuli zen, non irailak 2an, Egiptoko erregeorde izendatzen duen Ptolomeo XIV.a hil ondoren. K.a. 41ean, Kleopatra Marko Antoniorekin aliatzen da, bere laguntza lortzeko, bere semeak, Julio Zesar, ofizialki, K.a. 42. urteko urtarrilak 1ean, jainkotua izan zenean, Erromako erregea izateko eskubidea lortu zuela ustez.
K.a. 34. urtearen amaieran, Alexandriako Emateetan, Zesarion, bere amaren mende zegoen erregeorde onartua izan zen, baita Erregeen Errege eta Egiptoko Faraoi ere, Zesarren seme eta oinordeko legitimo bezala adierazten zen aldi berean. Aldarrikapen hau, Marko Antoniok Augustorekin zuen harremanaren haustearen arrazoia izan zen, nor, ezinegonik zegoen Zesarion, Zesarren seme eta oinordeko legitimo bezala iragarria izan zelako: bere boterea, nagusiki, adopzio bidez, Zesarren oinordekotzat hartua izatean zegoen, honek, erromatar herriaren laguntza eta legioen leialtasuna bermatzen zizkiolarik.
Augustok, Egipto inbaditu zuen K.a. 30ean, eta Zesarion hiltzea zen bere nahi bakarra, horrela, Julio Zesarren oinordeko bakar bezala geratzeko. Kleopatrak bere semea babesten saiatu zen, Zesarion Berenizeko portura bidaliz, Itsaso Gorrian, Indiara bidaia zezan, non bere osaba Festus merkataria zen, baina gaztea, bere irakasle partikularrak traditu zuen, Rhodonek alegia, eta harrapatua izan zen. Erromatar guardiek, kartzela batean lepoa moztu zioten Augustoren aginduz. Zesar gehiegi izan zen eman zuten justifikazioa.
Marko Antonio eta Kleopatrak euren buruaz beste egin ondoren, Augustok boterea hartu zuen, orain bai, Zesarionen senide eta ondorengo bezala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zesarion |