Zeruko Aintzira
Zeruko Aintzira (Hangul: 천지; Hanja: 天地; RR: Ch’ŏnji; txinera sinplifikatuz: 天池), Txinako Herri Errepublikaren eta Ipar Korearen arteko mugako Paektu mendian dagoen aintzira da. Sumendi baten galdaran sortua, 9,82 kilometro koadroko azalera du; eta, batez beste, 213 metroko sakonera. Gehienezko sakonera 384 metro da, eta itsas mailatik 2.189 metro gorago dago.
Zeruko Aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.189 m |
Mota | krater laku eta aintzira |
Luzera | 4,85 km |
Zabalera | 3,35 km |
Azalera | 9,82 km² |
Sakonera | 384 m |
Bolumena | 2.091.660.000 m³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°00′22″N 128°03′25″E |
Honen parte da | Txina eta Ipar Korea arteko muga |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Jilin |
Geologia
Aintzira dagoen galdara, 969an izandako erupzioan sortu zen. Altuera eta sumendia dagoen kokagunea direla kausa, aintzira izozturik egoten da urriaren erditik ekainaren hasiera arte.
Ikus, gainera
- Baekdudaegan
Kanpo estekak
Artikulu hau Ipar Koreako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.