Zeru horiek
"Zeru Horiek" Bernardo Atxagak idatzitako eleberria da, 1995ean argitaratutakoa Erein argitaletxearekin.
Zeru Horiek | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Bernardo Atxaga (1995) |
Argitaratze-data | 1995 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Zeru horiek |
Argitaletxea | Erein |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 128 |
ISBN | 978-84-7568-943-2 |
Eleberria hizkuntza askotara itzuli da, esaterako katalana, gaztelania, ingelesa, alemaniera, italiera, finlandiera, esloveniera, suediera, estoniera eta turkierara[1].
Haria
Eleberri honetan sei orduko autobus bidaia bat kontatzen zaigu, espetxean lau urte egon ondoren hogeita hamazazpi urteko emakume batek egiten duena Bartzelonatik jaioterriraino, Bilboraino. Irene, euskal preso politiko ohia, kartzelatik atera berria da, baina ez da libre sentitzen.
Bidaian Irenek bere bizimodua gogoratzen du. Erretzea atsegin du edo beharrezko zaio. Partaide izan den organizazio armatua uztea erabaki du. Guztien iritzien aurka utzi du Irenek espetxea ere, eta bakardade izugarria du Bilbon bere zain.
Autobusean polizia bat doa eta honek oso urduri jartzen du Irene. Autobusean bi moja ezagutuko ditu eta bere gogoari jarraitzeko gomendatuko diote biek, jendearen presioari jaramonik ez egiteko esanez. Irenek askatasuna du helburu.
Filma
2006an estreinatu zuten Aitzpea Goenagak zuzendutako telebistarako filma, Atxagaren eleberrian oinarritua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |