Zeriniako oreina

Zeriniako oreina greziar mitologiako orein eme erraldoia zen, Artemisa, ehizaren eta ilargiaren jainkosa garbiarena. Urrezko adarkera zuen, arren antzera, eta brontzezko edo letoizko apatxak. Eta jaurtikitako gezia baino lasterrago joateko ahalmena omen zuen. Orein hau atzematea Heraklesen hamabi lanetako bat izan zen.

Zeriniako oreina
Ezaugarriak
Sexuaemea

Heraklesen hirugarren lana

Heraklesek oreina Euristeorengana bizirik eraman behar zuen. Baina oreina oso azkarra zen, Artemisari ihes egin zion orein bakarra.

Heraklesek gau eta egun bere atzetik ibili zen Hiperboreoen herrira iritsi zen arte, bertan oreinak ura edaten zuen bitartean gezi bat jaurti eta tendoi-hezurrak heldu zituen, odol tanta bat isuri gabe. Orduan oreina mugiezin geratu zen eta Euristeori eraman zion Mizenasera.

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.