Zerga-tasa

Zerga-tasa tasa finko edo aldakorra da, koefiziente edo portzentaia moduan adierazita eta oinarri likidagarriari aplikatuta sortzen den erantzuna. Hainbat metodo ezberdin existitzen dira zerga-tasa bat adierazteko: estatutuetakoa, batezbestekoa, marjinala eta efektiboa. Gainera, tasa hauek ere oinarri zergagarriari aplikatutako beste definizio batzuk dituzte: inklusiboa eta esklusiboa.

Estatutu-tasak

Zerga-tasa juridikoa, legeak ezartzen duen tasa da. Errenta-zergak errenta-maila ezberdinetarako estatutu-tasak izan ditzake eta horrela, salmenta-zergak estatutu-tasa finkoa izango ditu.

Batezbesteko-tasa

Batezbesteko-tasa, ordaindutako zerga guztien zenbatekoa eta oinarri zergagarriaren (errenta edo gastua) arteko erlazioa da, t zati i eginez eta ehunekoetan adierazita.

t: ordaindutako zerga guztien zenbatekoa

i: Oinarri zergagarriaren zenbatekoa

Zerga proportzional batean, oinarri zergagarria handitu edo txikitzeak ez du eragiten batezbesteko-tasan, beti finkoa izango delako.

Zerga progresiboen kasuan, berriz, oinarri zergagarria handitzen den heinean, batezbesteko-tasa ere handitu egiten da.

Marjina-tasa

Marjina-tasa, dolar gehigarri baten diru-sartzeagatik ordaindu beharreko zerga da. Matematikoki horrela ezarri daiteke:

Gehikuntza t / Gehikuntza i

Tasa efektiboa

Tasa-efektiboa terminoak testuinguruaren arabera, esanahi desberdinak ditu. Orokorrean, bere kalkuluak zergaren tasa nominalera egokitzen dira esanguratsuagoa izateko. Datu errealetako ezarpen ekonometrikoak (estimazio eta hipotesiak) izan ditzake edo bere osotasunean estimazio eta hipotesietan oinarrituta egon daiteke.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.