Balea urdin

Balea urdina (Balaenoptera musculus) zetazeo espezie bat da, inoiz izan den animalia handiena. Heldua bada, 32,9 metro luze eta 190 tona[1] izatera irits daiteke.

Balea urdin
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBalaenopteridae
GeneroaBalaenoptera
Espeziea Balaenoptera musculus
(Linnaeus, 1758)
Azpibanaketa
  • B. m. brevicauda Ichihara, 1966
  • B. m. chilensis Khalaf, 2020
  • B. m. indica Blyth, 1859
  • B. m. intermedia Burmeister, 1871
  • B. m. musculus Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia11,5 hilabete
Elikadura iturri nagusiakrilla
Luzera27,1 m
Genomaren kokapenaensembl.org…

Luzea eta liraina, balea urdinaren gorputza gris-urdinkara da bizkar aldean eta zertxobait argiagoa sabel aldean[2]. Gutxienez, badira hiru azpi-espezie: Ipar Atlantikoko eta Ipar Pazifikoko B. m. musculus, Hego Ozeanoko B. m. intermedia eta Indiako ozeanoko eta Hego Pazifikoko B. m. brevicauda. Ipar Hemisferioko baleak Hegoaldekoak baino handiagoak dira eta emeak ere arrak baino handiagoak dira.

Beste balea asko bezala, espezie honetakoek krill izeneko oskoldun txikiak jaten dituzte.

Bale hauek 50 km/h abiadurarekin igeri egin dezakete eta bere birika ahalmena 5.000 litrokoa da, bere bihotzak 600 kilo pisatzen du. Bitxikeria moduan, bere aortak 23 zentimetroko diametroa duela nabarmendu daiteke.

Erreferentziak

  1. Animal Records. Smithsonian National Zoological Park (Noiz kontsultatua: 2007-05-29).
  2. FI - Species fact sheets. Fisheries and Aquaculture Department, Food and Agriculture Organization.

Kanpo estekak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.