Zerdo

Zerdo (antzinako grezieraz: Κέρδων) Siriako gnostiko bat izan zen. Eliza Ortodoxoak heretikotzat jo zituen bere irakaspenak, 138. urtearen inguruan. Zerdo Simon Magoaren jarraitzaile gisa hasi zen. Balendin Gnostikoaren garaian izan zen irakasle eta Marzionen aurretik. Ireneo Lyongoaren arabera Higinoren garaikidea zen eta Erroman egon zen bizitzen Elizaren kide garrantzitsu gisa, kanporatu zuten arte.

Zerdo
Bizitza
JaiotzaSiria, ?
Herrialdeaezezaguna
HeriotzaErroma, ? ( urte)
Jarduerak
Jarduerakteologoa

Bi Jaungoiko zeudela irakasten zuen, batak obedientzia eskatzen zuen eta bestea, aldi berean, ona eta gupidatsua zen. Zerdoren arabera lehenengoa Itun Zaharran agertzen den Jaungoikoa da, mundua sortu zuena. Bigarren Jaungoikoa, baina, bere gainetik zegoen eta boteretsuagoa zen, baina Jesus bere semearengandik bakarrik zela ezaguna. Beranduago etorri ziren gnostiko asko bezala berpizkundearen aurka zegoen dozetista bat zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.