Zerbitzu minimo
Greba batean, zerbitzu minimoak langileek enpresarekin adostu edo administrazio publikoak arauz inposaturiko gutxieneko zerbitzu publikoak dira, greba eskubidea mugatu baina aldi berean herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak bermatzen dituztenak, hala nola garraioan, osasungintzan nahiz hezkuntzan. Zerbitzu minimoen ezarpena eztabaidatsua izaten da langile, enpresari eta administrazio publikoaren artean, zerbitzu minimoek greba indargabetu egiten baitute neurri handi batean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.