Orein
Oreina ugaztun hausnarkarien taldea da, Cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenarena, adarrak dituena. Artiodaktilo basatien artean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukana.
- Artikulu hau animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oreina (filma)».
Orein | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Cervidae Goldfuss, 1820
|
Azpifamiliak | |
| |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | antler (en) , buff leather (en) , orein-okela eta deer liver (en) |
Orohar mundu guztian bizi dira, Antartika eta Australian izan ezik.
Bizilekuak
Ameriketan
Ipar Amerikan, talderik handienak Kanadan bizi dira, Mendi Harritsuetan eta Kostaldeko mendietan, Alberta eta Britainiar Kolunbia artean.
Han bost espezie topa ditzakegu: Karibua (elur-oreina Europan), altzea, orein kanadarra Virginiako oreina eta orein mandoa.
Hego Amerikan, aldiz, Patagoniako hegoaldeko muturrean topa ditzakegu huemul-ak, bertako espeziea.
Asian
Asian, batik bat Ipar Korea, Mantxuria (Txinako ipar-ekialdea) eta Ussuri eskualdean (Errusia).
Afrikan
Ipar Afrikan, Maroko eta Aljeriako Atlas mendietan eta Tunisian.
Europan
Europan, orein gorria (Cervus elaphus) da espezierik ohikoena, eta, basa populazioez gainera, badira abeltzainek haragitarako hazitakoak ere.
Euskal Herrian, basa talderik handienak Gorbeia mendiaren aldean —Araba eta Bizkaia artean— eta Nafarroako mendietan —batez ere Iratiko oihanaren inguruan— bizi dira.