Zentzumen

Zentzumena hautematearen mekanismo fisiologikoa da; sentipen mota jakin bat hartarako den organo baten bidez hartzeko ahalmena.

Jan Steenen margoa, 1665ekoa, non hainbat zentzumen adierazten baitiren.

Fisiologiaren ikuspegitik, zentzumena edo zentzumenezko atzematea organismoak bere inguru edo barne giroan gertatzen diren aldakuntzen aurrean batez ere horretarako bereziak dituen parte edo organoen bidez aldakuntza horietan eralgitzen den energia bizi prozesuetara bihurtuz erreakzionatzeko duen gaitasun edo mekanismoa da. Konplexutasun handiko animalia guztietan barne edo kanpo kitzikadurak nerbio-bulkada bihurtzen dira; bulkada horiek garunaren arlo berezietara igortzen dira, eta han aztertzen. Behin bulkada horiek aztertu direlarik, organismoa gai da kitzikadurari egoki erantzuteko.

Gizakiek igar dezaketen zentzumenak

Bost zentzumen bereizi ohi dira animaliengan:

  1. Dastamena (mihian)
  2. Entzumena (belarrietan)
  3. Ikusmena (begietan)
  4. Ukimena (azalean)
  5. Usaimena (sudurrean)

Hauetaz gain, beste animaliek ez bezala gizakiok mintzamenaren gaitasuna ere badaukagu. Eta beste zentzumen batzuk ere bereizten dira, horren agerikoak ez badira ere: beroaren zentzumena, hotzarena, presioarena, oinazearena eta orekarena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.