Zentrosoma
Zentrosoma animalia zeluletan mikrotubuluen zentru antolatzaile garrantzitsuena eta ziklo zelularraren erregulatzailea den organulua da. Zentrosomak animalia zelulen mitosian paper garrantzitsua duen arren, ez da beharrezkoa.Onddo eta landareek beste mikrotubuluen zentru antolatzaile batzuk erabiltzen dituzte.
Zentrosoma perpendikularki kokatutako bi zentriolok eta hauek inguratutako matrize perizentriolarra izeneko gai amorfoak osatzen dute. Matrize perizentriolarrak mikrotubuluen nukleazio eta anklaiaren arduradunak diren proteinak ditu. Gainera, zentrosomako zentriolo bakoitza 9 mikrotubulu hirukotez osatuta dago, non hirukoteak elkarren artean nexina proteinaren bidez loturik dauden.
Funtzioak
- Zelularen mugimendu eta zitoeskeletoaren antolakuntzarekin erlazionatuta dago.
- Zatiketa zelularrean ardatz mitotikoa antolatzeaz arduratzen da.
- Mitosiaren anafasean mikrotubuluek kromosomen eta zitoplasmaren banaketan laguntzen dute.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.